Jaiak: Ezkioko San Pedro festak
Ezkioko Santa LUtzi Anduaga auzoko San Pedro jaiak, iaz. Laida Goiburu Ekainaren 26an, 27an eta 29an San Pedro jaiak ospatuko dituzte Ezkioko Santa Lutzi-Anduaga auzoan.
EGITARAUA
Ekainak 26, ostirala
- 16:30. 4×4 areto futbola. Finala
- 17:00. Puzgarriak
- 19:30. Txupinazoa eta buruhandiak
- Jarraian. Herriko sagardogileen sagardo dastaketa musikarekin alaituta
- 21:00. Ogitartekoak Ganbara Guraso Elkartearen eskutik
- 22:30. Mozorro festa. Mozorro onenak saria izango du.
- 23:00. DJ Unai
Ekainak 27, larunbata
- 12:00. Haurrentzako toka
- 12:30. Helduentzako toka
- 13:00. Poteo herrikoia. Trikitilariak: Astiazaran II.a eta Narbaiza
- 14:30. Herri bazkaria
- Ondoren. Bingo musikatua
- 21:00. Afaltzeko tartea euskal kantuak abestuz. Ogitartekoak eskuragarri egongo dira
- 23:00. Laket erromeria taldea
Ekainak 29, astelehena. San Pedro eguna
- 11:00. Meza
- 12:00. Hamaiketakoa
- 17:00. Itsasoko kirolak (Kulki)
- 18:30. Patata tortilla lehiaketa
- Ondoren. Festei amaiera emateko txokolatada














