Jaiak: Lazkaomendi festak
Gorka Cortes, Lazkaoko 81. Probaren irabazlea, Lazkaomendin.Aimar Maiz Maiatzaren 2an, eta maiatzaren 8tik 10era Lazkaomendiko festak ospatuko dituzte. Hona egitaraua egunez egun.
Maiatzak 2, larunbata
- 10:00. Lazkaomendiko 50. Txirrindulari proba, Lazkaoko plazatik irtenda. Amaieran, 50 urte hauetan irabazle izan diren txirrindulariei omenaldia, Itxurrenen.
- 16:00. Mus txapelketa. Lartxai elkartean. Izen-ematea, 15:30ean.
Maiatzak 8, ostirala
- 18:00. Txupinazoa.
- 18:05. Buruhandiak.
- 18:30. Talo tailerra.
- 19:30. Karaokea.
Maiatzak 9, larunbata
- 10:15. Pilota txapelketa, Lartxai elkarteko pilotalekuan.
- 17:30. Herri arteko herri kirol desafioa, Itxurreneko zelaian.
- 21:00. Auzo afaria, Itxurrene atariko karpan.
- Afalondoren. Iker Sukia eta Aritz Markinezen emanaldia eta amaitzeko, Dj Oixani.
Maiatzak 10, igandea
- 08:30. Mendi ibilaldiaren hasiera.
- 11:00. Haur jolasak.
- 12:30. Lazkao Txiki Musika Eskola eta Oin Arin dantza taldearen erakustaldia.
- 16:30. Thor magoaren emanaldia.
- 17:30. Aizkolari, bertsolarii eta trikitilarien emanaldia. Aizkolariak, Haritz Goena eta Joanes Izagirre. Bertsolariak, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia. Trikitilariak, Gari Lizarraga eta Iñaki Larrañaga.













