Jaiak: Legazpiko Santikutz festak
Legazpiko Ezpata-dantza, aurtengo Santikutz jaietan.Tere Madinabeitia Apirilaren 30etik maiatzaren 3ra, eta maiatzaren 9an eta 10ean Santikutz jaiak ospatuko dituzte Legazpin. Hona egitaraua egunez egun.
Maiatzak 3. Santikutz eguna
- 9:00. Goiz Deia txistulari taldearen kalejira erdigunean.
- 9:30. Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.
- 10:30. Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesioa, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariz lagundurik. Ondoren, Meza Nagusia, Jasokunde Amaren Eliza Nagusian, Santikutz abesbatzak kantatua.
- 12:00. Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera, Udaletxetik Euskal Herria plazara, ohorezko arkupean, eta Legazpiko Ezpata-dantza ekitaldia, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik. Eguraldi txarrarekin Urbeltz Pilotalekuan.
- 14:00. Larrain Dantza herrikoia Kale Nagusian, Ezpelur gaiteroekin, Sustraiak Dantza Taldearen gidaritzapean.
- 16:00. Jokai jolasak: Euskal mitologian inspiratutako jolasak haur eta gazteentzat, Latxartegi Parkean. Eguraldi txarrarekin Haztegiko atzeko pilotalekuan.
- 17:00-19:00. Barraketako soinu-ekipoak eta sirenak bi orduz itzaliko dira, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat.
- 17:15. Profesional mailako pilota partidak, Urbeltz Pilotalekuan. Eskuz banakako Txapelketa nagusiko final laurdenetako partida.
- 19:00. Zaldi erakustaldia, Ormazarreta Zalditegiaren eskutik, Kale Nagusian.
- 20:30. Queen omenduz kontzertua, Legazpi Musika Banda eta Jon Gurrutxaga (Abeslaria), Patxi Zabaleta (Gitarra) Euskal Herria plazan.













