Jaiak: Legazpiko Santikutz festak
Apirilaren 30etik maiatzaren 3ra, eta maiatzaren 9an eta 10ean Santikutz jaiak ospatuko dituzte Legazpin. Hona egitaraua egunez egun.
Maiatzak 2, larunbata. Santikutz bezpera
- 09:30. XV. Herriko Ganadu eta artisau feria, Kale Nagusian, 13:30ak arte.
- 9:30. Argazki lehiaketa herrikoia, ganadu feria bitartean, 13:00ak arte.
- 10:00. Legazpiko Dultzaineroen kalejira bi taldetan: batzuk Egialde auzotik erdigunera eta besteak San Martin, Itxaropen, Bikuña eta erdigunean.
- 11:30. Herri Kirol jolasak Euskal Herria plazan familia giroan. Eguraldi txarra balitz Ikastolako atzeko pilotalekuan.
- 12:00. Santikutz Abesbatza auzoz auzo eta kalez kale.
- 13:00. Burruntzi erara prestaturiko txekor pintxo banaketa, Kale Nagusian. Banaketaz Legazpiko Solkie-Gure Esku dago taldea arduratuko da. Txekorra Lakiola Haundi baserrikoa izango da.
- 14:00. Haur eta familien herri bazkaria, Euskal Herria plazan. (Eguraldi txarrarekin Haztegiko atzeko pilotalekuan).
- 16:00. Zirika Zirkus taldearen Azken Fakirra, ikuskizuna haur-familientzat, Euskal Herria plazan. Eguraldi txarrarekin Haztegi Ikastolako atzeko pilotalekuan.
- 18:00. LEK Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira Gaztedi Dultzaineroak, Doinuzar gaiteroak eta Gaiteros de San Adrianekin.
- 22:30. Herri danborradaren irteera. Laubidetik bi zutabe eta Bikuña Plazatik 3. zutabea.
- 00:00. Herriko ikurrina jartzea, Euskal Herria plazan, Legazpiko Ereserkiarekin, eta Danborradaren emanaldi nagusia.
- 01:00. Joselontxos txaranga Euskal Herria plazan hasi eta erdiguneko kaleetan.













