Jaiak: San Martin festak Araman
Azaroaren 6tik 11ra (San Martin egunez ez da ekitaldirik izango greba orokor deialdia dela eta) San Martin festak ospatuko dituzte Araman. Hona egitaraua egunez egun:
Azaroak 6, ostirala. Mozorro eguna
- 18:00. Aramako plaza apainduko dute herriko haurrek eta gaztetxoek.
- 19:30. Mozorrotuen photocall-a argazkiak ateratzeko. Mozorrotzeko gaia: ‘Arama Western’.
- 20:00. Jaien hasirako txupinazoa. Pregoia Manu Unanuek egingo du.
- 23:00. Kontzertuak: Tapia eta Leturia Zaunk Sistem, eta Balantza erromeria taldea. Atsedenaldian, bingoa.














