Jardunaldia: 'Lurraldea, tradizioa eta transmisioa'
Zuhaitza loretan, Igartubeitin. Tere Madinabeitia Otsailaren 19an Lurraldea, tradizioa eta transmisioa jardunaldia egingo dute Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan.
EGITARAUA
- 08:30-9:00. Harrera eta ongi etorria. Parte hartzaileen harrera eta topaketaren aurkezpena.
- 09:00-9:20. Performancea Baserrian: Txalaparta. Zurartean txalaparta elkartea
- 09:20-9:30. Topaketaren aurkezpena.
- 09:30-10:30. Hitzaldia. Etorkizuna ereitea: Nekazaritzaren eta Artzaintzaren indarra. Partaideak: Biziolako kideak eta Josebe Blanco artzaina eta idazlea.
- 10:30-11:30. Hitzaldia. Lanbide tradizionalak: etorkizun jasangarri baterako sustraiak. Partaideak: Itziar de la Granja (Zumitzi Saskigintza) eta Jordi Abella (Ecomuseu de les Valls d’Àneu)
- 12:00-13:00. Hitzaldia. Hondakinetik baliabidera: artilea eta artzaintza ondare bizi gisa. Partaideak: Laurita Siles (Muturbeltz elkartearen sortzaileetako bat) eta Sandra Cliville (Maduixagorria, artile artisaua)
- 13:00-14:15. Mahai-ingurua. Lurra, kultura eta jakitura: lurraldea sustrai partekatu gisa. Partaideak: Goizane Alvarez (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru Diputatua), Andrea Lopez Azkona (Espainiako Kultura Ministerioa), Biziola, Laurita Siles (Muturbeltz elkartearen sortzaileetako bat) eta Jordi Abella (Ecomuseu de les Valls d’Àneu).













