Kontzertua: Hodeiertz, Oroith eta Loinatz abesbatzak
Uztailaren 7an, 19:00etan, Hodeiertz, Oroith eta Loinatz abesbatzek kantatuko dute Beasaingo Andre Mari Zeruratuaren elizan. Igartza Musika Zikloaren barruko kontzertua da.
Hodeiertz, Oroith eta Loinatz abesbatzak
Maurice Durufle-ren requiem-a abestuko dute hiru taldeek. Oscar Rodriguez izango da organoan, Maria Izaga mezzo-sopranoa, Julen Garcia baritonoa eta Enrike Azurzak egingo ditu zuzendari lanak. Hodeiertz abesbatzako zuzendaria den Enrike Azurzak bultzatutako proiektua da. Jatorriak badu bere bitxikeria: Alde batetik, Oscar Rodriguez organista gaztea, Hodeiertz abesbatzaren denboraldi bateko zuzendaria izan da, eta Holandara doa beste proiektu batzuk garatzera.
Azurzak segituan ikusi zuen organista handi honek eskaintzen duen aukera aprobetxatu behar zela joan aurretik. Eta pentsatu zuen koru eta organorako obra handi batean, Maurice Duruflee-ren Requiem-a, Gabriel Faure-ren ikaslea izandakoa, aurten heriotzaren mendeurrena ospatzen dena. Era berean, pentsatu zuen beste abesbatza batzuekin lankidetzan aritzea, eta bide batez, organoa dagoen herrietan. Horrela sortu da proiektu handi hau, 70 ahots inguru elkartuko dituena.
Andre Mari Zeruratuaren parrokian izango da emanaldia, 19:00etan hasita. Bost euro balio du sarrerak.













