Kontzertua: KEA ahots taldea eta Marco Socias gitarra-jotzailea
Abenduaren 13an, 19:00etan, KEA ahots taldeak kontzertua egingo du Beasaingo Andre Mari Zeruratuaren elizan, Igartza Musika zikloaren barruan.
Euskal Herriko ahots-taldeen artean erreferente da. Enrique Azurzak zuzenduta, eta nazioarteko ospea duen Marco Socias gitarra-jotzaileak indarrak batuko dituzte Bihotz bat egitasmoan, Pablo Sorozabalen ondarea gogoratzeko.














