Kontzertua: 'Pierne Trioa'
Irailaren 20an, 19:00etan, Pierne Trioak kontzertua egingo du Beasaingo Igartzako jauregian, Igartza Musika zikloaren barruan.
Ganbera-musika ardatz hartuta, Maurice Ravel Ziburuko jeinu unibertsalaren euskal erroak eta folklorearen eragin sakona aldarrikatuko ditu emanaldi didaktiko batean.














