Kontzertua: Sustraien matxinada
Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal musikariak. Azaroaren 17an, 19:00etan, Sustraien matxinada bikoaren kontzertua izango da Igartzako jauregian. Igartza Musika Zikloaren barruko kontzertua da.
Sustraien matxinada
Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Gorka Hermosa akordeoi jotzailearen proiektua da Sustraien matxinada, non tradizioak eta berritasunak bat egiten duten: euskal kulturaren XXI. menderako ikuspegi berri bat proposatzen dute. Euskal Herriko eta iberiar penintsulako folklorea, jazzaren askatasuna eta musika klasikoa dituzte erreferentzia. Dudarik gabe, bi artista handi hauek erreboluzioa dakarte euren musika tresnekin, txistu eta akordeoiaren nazioarteko erreferentzia bihurtuz. Igartza jauregian izango da, 19:00etan.













