Kontzertua: Toberako musika eskolakoen ikasturte amaierako kontzertua Zegaman
Toberako trikiti eta pandero ikasleen emanaldi bat, Zegamako plazan, iaz. Tobera musika eta dantza eskola Ekainaren 16an, 18:30ean, Toberako musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua egingo dute Zegamako plazan. Euria eginez gero, eskolako patioan egingo dute.














