Ospakizuna: 30. Asteburu mikologikoa Legazpin
Urriaren 2tik 4ra 30. Asteburuko Mikologikoa ospatuko dute Legazpin, Lekanazpi elkarteak antolatuta. Hona hiru egunetako egitaraua:
Urriak 3, larunbata
- 9:30-13:00. Ibilaldi mikologiko gidatua. San Martingo arkupean elkartuko dira 9:30ean. Bi-hiru ordu inguruko ibilbidea egingo dute
- 11:00-14:00. Perretxikoak Lekanazpi Elkartean jasoko dira. Perretxikoen truke, salda eta txorizoa eskainiko dira. Goizeko ibilbidean bildutakoak zein herritarrek euren kasa bildutakoak jasoko dira.
- 15:00-18:00. Perretxikoen sailkapena Azokan, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Perretxikoak identifikatu eta sailkatuko dira, eta herritarrek adituei galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera izango dute.
- 17:00-20:00. Umeen gunea. Jolas eta erronken bidez, txikienek perretxikoak ezagutzen eta bereizten ikasiko dute.
- 18:00-18:30. Solasaldia praktikoa Azokan. Gaia: Perretxikoak, eraztunarekin edo eraztunik gabe. Hizlaria: Jon Ander Jaka. Hasiberrientzat pentsatutako saioa, modu erraz eta praktikoan perretxikoak ezagutzeko oinarrizko irizpideak lantzeko.
- 18:30-21:30. Perretxikoen erakusketa eta mahai didaktikoa. Era askotako perretxikoak ikusgai izango dira, espezieen arteko ezberdintasunak ezagutzeko eta jatekoak direnak bereizten ikasteko.
- 18:30-21:00. Upelgilearen begia apustu jokoa. Zenbat pisatzen du saskiak? Perretxikoz betetako saskiaren pisua asmatu edo gehien hurbildu.
- 19:00-21:00. Perretxiko Solidarioaren banaketa, borondatearen truke. Bildutako dirua Euskadi-Cuba elkartearen bidez Kubako herriari laguntzeko izango da.
- 20:00etatik aurrera. Kubatar doinuak zuzenean.
- 21:00. Saskiaren pisaketa eta sari banaketa. Apustu jokoaren irabazleak perretxikoz betetako saskia, makila eta labana jasoko ditu. (“Saskia bete bihotz”)














