Ospakizuna: Burdin Festa Legazpin
Irailaren 19an eta 20an Burdin Festa ospatuko dute Legazpin. Udalak, Lenbur Fundazioak eta hainbat eragilek antolatu dute elkarlanean.
Larunbata, irailak 19
- 09:00. Aire zabaleko pintura lehiaketa.
- 11:00. Antzeztutako bisitak: Agirre-Etxeberri Patrizio Etxeberriaren etxea eta 1950. hamarkadako eskola eta kapera. BAM! Bergara Antzerki Musikala.
- 11:00-12:30. Ezagutu Legazpiko jarduera ekonomikoak. Plazan.
- 12:30-14:00. ‘Duela 100 urte’ erakusketa, Burdinolarekin. Euskaltegian.
- 12:30. Igo gurdira eta eman buelta bat. Euskaltegi ondoan, Ormazarreta zalditegiarekin.
- 12:30. Bellotako tutua eta langileen Martxa Urdina, Ezkurreneatik udaletxera.
- 12:45. Legazpiko marka turistiko berriaren aurkezpena Sutan Ttakun txalapartariekin, plazan.
- 13:00. Santikutz abesbatzaren emanaldi ibiltaria.
- 13:00. Udaletxera bisita.
- 13:00. Parrokiko organora eta kanpandorrera bisita.
- 13:00-15:00. Burdin-pintxo ibilbidea: Katilu, Urbeltz, Batzokia, Gizarte Zentroa, Mendi, Karibe Berri, Kukue eta Elizondo.
- 17:00. Bisita antzeztuak.
- 17:00-18:30. Erakusketa Euskaltegian.
- 18:30. Josean Larrearen Mirandaola 1580-1980 filma plazan.
- 19:00. Korosti dantza taldearen emanaldi ibiltaria.
- 22:00. Zinema eta antzerkia: Legazpi 1971, plazan.
Ostiraletik igandera
- Erakusketa: ‘Patrizio Etxeberria, mezenas’, Txillida Lantokian.
- Erakusketa: Argazkiak, Ilintiko erakusleihoetan.
- Azoka: Merkatariak eta artisauak, Kale Nagusian eta jatekoak eta edatekoak eliza atzean.
- Haurrentzako jolasak. Eliza atzean.












