Ospakizuna: 'Emaneurre Euskarari' eguna
Jose Migel Barandiaran plazan egingo dira larunbatean herri kirolak.Tere Madinabeitia. Irailaren 5ean, 10:00etan hasita, ‘Emaneurre Euskarari’ Eguna ospatuko dute Ordizian, Euskal Jaien egitarauaren barruan.
Egitaraua
- 10:00. Kuadrillen arteko herri kirolak, Jose MIgel Barandiaran Plazan, Emaneurre taldeak antolatuta.
- 15:00. Herri bazkaria, Plaza Nagusian.
- 16:30. Andoni Ollokiegi musikariaren kantaldia.
- 18:30. Hamarru elektro-txaranga.
- 23:00. Gozategi musika taldearen kontzertua, Plaza Nagusian.















