Tailerra: 'Artoaren iraultza' @Ezkio-Itsaso
Igartubeiti baserri museoan Artoaren iraultza tailerra egingo dute. Baserritarrek artoarekin burutzen zituzten lanak ezagutuko dituzte, eta hostoekin, aleekin eta beste hainbat materialekin sormen tailerra egingo dute. Amaitzeko, artoarekin egindako merienda.
Nori zuzenduta: bost urtetik gorako haurrei eta gurasoei.
Izen ematea: 943 72 29 78