Hirigintza

Oiangualde urbanizazio lanak geldiarazteko urgentziazko mozioa

Oiangualde Stop plataformak aurkeztu du, biharko udalbatzarako.

Hirigintza

Goierriko lau udalerrik hirigintza-plana garatzeko laguntzak jasoko dituzte

Zazpi mila biztanletik beherako hamabi udalerrik eskatu zioten laguntza aldundiari, horien artean Altzagak, Ataunek, Gaintzak eta Mutiloak.

Iñaki Gurrutxaga
Arkitektura

'Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain' erakusketa ikusteko bisita gidatua larunbatean

Goierriko hainbat baserriren aipamenak eta harri eta egur laginak daude ikusgai bertan. Ibon Telleria Julian komisarioa izango da gidaria. Bisita doakoa da, baina izena eman behar da.

Barrena parkea

Berrikuntzak amaituta, Barrena parkeko jolasgunea erabilgarri dago berriro

Ordiziako Udalak jakinarazi duenez, amaitu dituzte Barrena parkeko jolasgunean egin dituzten berrikuntza lanak.

TAO zerbitzua
Trafikoa

Abuztuan bertan behera geldituko da Zumarragako aparkalekuen araudia

TAO guneei eta bizilagunei erreserbatutako eremuei eragingo die, abuztuaren 1etik 31ra arte.

Mugikortasuna

Mugikortasuna eta bide-segurtasuna hobetzeko lanak iragarri ditu udalak

Guztira 468.000 eurotik gorako inbertsioa egingo du, eta abuztuan hasita, 16 astetan gauzatuko ditu. Zaldizurretako biribilgunean 'Kaixo & Agur' gunea sortuko du, eta hainbat zebra-bide eta aparkaleku berri egokituko ditu. Urteroko asfaltatze-kanpaina ere jarriko du martxan, errepideen egoera hobetzeko.

Urdaneta ikastetxeko obren lehen fasea martxan

Lehenengo fasean, estalki berri bat eraiki, isolamendu termikoa berritu eta patioetako zuloak estaliko dituzte. Lanak iraun bitartean eskolako patioa itxita egongo da.

N1 errepidetik Beasainera irteera itxita egongo da larunbatean

08:00etatik 20:00etara itxiko dute. Sarrera, berriz, irekita egongo da.

Trafiko mozketa J.M.Iturriotz kalean, ostiralean

09:15etik 13:30era ezin izango dira ibilgailuak bertatik pasa, beraz, Lazkaibar auzotik igaro beharko dira.

Alokairu sozialeko etxebizitzak gazteak emantzipatzeko

Urtean 27.125 euro baino gutxiago irabazten duten 18 eta 35 urte arteko gazteek eman dezakete izena, inolako jabetzarik ez dutenak.

'Ahaztutako paperak' bueltan da, kanpoan inor gera ez dadin

Idiazabalgo udal artxiboan gordetzen diren dokumentu zaharrak ezagutzeko bigarren bisita gidatuko du gaur Antonio Berasategik.

Adin txikikoen zentroan ate irekiak, bihar

Segurako Udalak adin txikikoen zentroko ateak ireki nahi dizkie herritarrei, zentroa erakutsi eta nerabeekin tarte bat igarotzeko.

Jubilatuen eguneko bazkarian izen emateko azken eguna

Larunbatean ospatuko dute Itsasoko jubilatuen eguna. Alegian elizan meza, taldeko argazkia eta Itsasoko ostatuan bazkaria izango dute.

Gaztaina jana jubilatu elkartean

Astelehen eta asteartean izena eman beharko dute gaztaina jatera eta afaltzera joan nahi duen edonork, 5 euroren truke.

Gaurtik aurrera, arrainduna ostegun eta ostiraletan joango da

Urrian hasi zen arrainduna Segurara joaten, ostegunero joaten zen. Orain, ostegun eta ostiraletan joango da.

Herri-bazkarira apuntatzeko azken eguna

Igandean, Ezkion, herri-bazkaria egingo dute, adinekoekin elkartasunez. Gaur izango da izen emateko azken eguna.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa