Jaiak

San Joan bezpera gaua irudietan

Goierriko herri eta auzoetan San Joan bezpera magikoa izan da beste behin ere. Goierriko herri eta auzoetan suak piztu eta suaren ondoan elkartu ziren herritarrak. Herriz herri, San Joan bezperako tradizioak berritu dituzte.

Olaberrian festez lepo

Asteburuan ospatuko dituzte olaberritarrek San Joan jaiak, bihartik igandera. Tradiziozko eguna eta suzko gaua dituzte bihar, eta plater handia zapatuan. Gozategi taldeak joko du.

Aimar Maiz

Lau egun ekintzaz blai, Segurako San Joan jaiez gozatzeko aitzakian

Jaien iragarle den Zopa Pertza bihar arratsaldean jaitsiko dute. Pregoia eta txupinazoa, mendizale taldearen eskutik. Gazteen arteko herri kirol desafioa, ostiral arratsaldean.

Josune Zarandona

San Pedro Jaietako herri bazkaria egin dute, ohi baino lehenago

140 bat lagun elkartu dira Santa Lutzi-Anduaga auzoan bazkaltzera. Gauean, Iratzar musika taldearen kontzertua izango da.

Julen Oriak irabazi du Oilar Jokoa

Hamasei gaztetxok eman zuten izena parte hartzeko, eta Oria zazpigarrena zen. Bi minutu inguru behar izan zituen udaletxe azpitik oilarra zegoen lekuraino iristeko.

Ohi baino garaizago ospatuko dituzte San Pedro jaiak Ezkion

Tourra eta Santa Isabel jaiak izan dira ospakizuna aurreratzeko arrazoia. 136 pertsona bilduko dira herri bazkarian. San Pedro egunean ohiko programazioa egongo da.

Josune Zarandona

Loinazko San Martin eguna ari dira ospatzen Beasainen

http://youtu.be/RWVDByU0we8 Loinazko San Martin eguna ari dira ospatzen gaur Beasainen. Goizean goizetik Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako hamalau kofradiatako kideak Beasaingo kaleetan zehar ikus zitezkeen, jantzi dotoreak jantzita. Bareak elkartean gosaldu ostean, Beasaingo bandaren eta txistularien laguntzarekin kale buelta egin eta Loinazko San Martinen estatua parean ohorezko agurra dantzatu eta lore sorta bat utzi diote.

Ane Arrieta
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa