Jaiak

Kuadrillen eguna da gaur Beasainen

Kuadrillen arteko areto futboleko eta eskuz binakako pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatu dituzte. Albistean, bi finaletako bideoak.

LOINATZ JAIAK

Loinazko San Martini eskainitako dantza eta bandera astintzea bideoan

Prozesioa egin dute goizean Andre Maria Zeruratuaren parrokiatik Loinazko San Martinen basilikara, txistulari eta dantzariekin.

Goierriko Hitza

Hasi dira Beasaingo Loinatz jaiak!

Gaur danborradak egingo dituzte, haurrena zein helduena.

LOINATZ JAIAK

Badator Mari, badatoz jaiak

Bihar arratsaldean emango diete Beasaingo Loinatz jaiei hasiera. 22:30ean egingo diote Mariri ongi etorria. Kontzertuak, kirola eta kale ikuskizunak izango dira, besteak beste.

Ariane Vierbücher

Pikua balkoian dago, hasi dira Legorretako Azentzio festak

Gaur arratsaldean Azentzio jaiei hasiera emateko suziria bota dute Marivi Goya eta Patxi Goya Arregi Okindegiko ordezkariek. Igandean pikuaren ehorztearekin amaituko dira festak.

AZENTZIO JAIAK

Gizon pikuaren zain daude

Arregi okindegiko arduradunen eskutik jaurtiko dute gaur jaien hasierako suziria. Igandera arte luzatuko dira festak. Bihar, Azentzio eguna, festetako egun handia.

Ariane Vierbücher

Etxeberriko jaietako ekintzetan parte hartzeko bizilagun gutxik eman dute izena oraingoz

Bihar, 19:00etan botako dute Zumarragako Etxeberri auzoko jaiei hasiera emango dien txupinazoa. Festen egitarauak ez dakar berritasun nabarmenik, baina Raquel Fincias jai batzordeko kidea kezkatuta agertu da bizilagunen partaidetzarekin, «auzotar gutxik eman dute oraingoz jaietako ekintzetan parte hartzeko izena, eta ez dakigu nola aterako diren».

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Santa Anastasia jaietan murgilduta daude urretxuarrak

Ostiral iluntzean hasita, santanastasietan bete-betean daude murgilduta urretxuarrak. Mendiaraz anaiek irakurri zuten pregoia eta ordutik astelehenera arte festa nagusituko da Urretxun.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa