Jaiak

Euskal dantzak eta sevillanak, Ormazarreta zalditegiaren erakustaldiko izarrak

Ezpata-dantza eta zinta-dantza interpretatu zituzten. Publiko asko elkartu zen Kale Nagusian.

Tradizio eta aitortza egunak Legazpiko jaiei amaiera emateko

Ohiturari jarraituz, ezpata-dantza egin dute eguerdian Sustraiak dantza taldeko kideek plazan. Olaria saria ere eman du alkateak, Nagusilan elkarteari. Atzoko danborradan omenaldia egin zitzaien Floren Gutierrez, Eva Aztiria Mikel Gurrutxaga eta Inma Urtzelairi, azken urteetan egindako lanagatik.

Herriko bi txapelketen ondoren, pilota profesionala bihar

Sarrerak Urbeltz pilotalekuan bertan egongo dira salgai egun osoan zehar, goizetik hasita.

Herriko ganaduzaleen festa

Behiak, zaldiak eta behorrak, astoak eta ahuntzak jarri dituzte ikusgai Kale Nagusian Legazpiko 15 ganaduzalek. Arkumea eta taloak jateko aukera ere izan da.

Danbor arratsaldea atzo, eta danbor gaua gaur

Atzoko danborradan 210 haur eta gazteek parte hartu zuten, eta gaur gauekoan 520 partaide izango dira, musikariak barne. Herri danborrada 23:00etan aterako da Laubidetik.

Urkiko jaiak ospatuko dituzte bihar eta asteburuan

Gurutze Deunaren Eguna izango da bihar. Larunbatean botako dute suziria. Asteburuko afarira edo bazkarira joan nahi dutenek izena eman behar dute ostirala baino lehen.

Pilota txapelketako finalekin hasiko dituzte sanmigelak Ezkion

Bosgarren Goxua Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte ostiralean. Txupinazoa 19:00etan botako dute. Astelehenean amaituko dituzte San Migel jaiak.

Santikutzak

210 danborrari

Santikutz festetako haurren eta gazteen danborrada 210 danbor-jotzailek hartu dute parte. Musika banda eta Ormazarreta zalditegiko kideak ere izan dira

Aztirian, auzo festa dotoreak

Hogei bat etxek osatzen dute Aztiria auzoa. Gabiriako udal barrutian daude gehienak, Legazpikoan beste batzuk. Mutiloako muga ere bertan da, ur freskoa darion askaren ondoan. Hirutasun horretan kulunkatuta ospatu ohi dituzte aztiriarrek urteko festak, Santa Marina inguruan. Asteburuan ekitaldi ugari izan dira, Goierriko auzo garaienetakoan.

Aimar Maiz

Kuadrilla txikien egunarekin hasi dira Ordiziako festak

Asteburu 'ofizialaren' zain, dagoeneko hasiak dira Ordiziako festak. Asteburuan gaztetxoenek zabaldu dute jaien egitaraua, kuadrilla txikien egunarekin. Udal agintari txikiek bota dute festen hasierako suziria; Ander Nazabal eta Lide Iraola izan dira aurten Igor Eguren alkateari egun baterako tokia eta aginte makila kendu diotenak. Suziria bota ondoren, Ordiziarrak gera abestia kantatu eta kalejiran joan dira koadrilla txikiak, txarangak eta erraldoiek lagunduta. Bi eguneko atsedenaren ondoren, asteazkenetik aurrera jarraituko du jaien egitarauak.

Goierriko Hitza

Zaldibiako I. Triatloi txapelketan 30 lagunek parte hartu dute

Ikuskizun bikaina eta kirol proba erakargarria antolatu dute aurten Zaldibiako XVI. Gazte Festen egitarauan. Ostegunean Zaldibiako I. Triatloia jokatu zen, herritarren arteko proba. Igeriketa, txirrindularitza eta korrika uztartu zituzten saio bakarrean, denak herrigunean. Hiruna laguneko taldeetan lehiatu zuten. Denera hamar talde aritu ziren, 30 lagun.

Aimar Maiz

Jubilatuek Santa Isabel jaiei amaiera emango diete igandean

Zumarragako jubilatuek Santa Isabel jaien barruan beren eguna ospatuko dute igandean. Ez da asteburuan egongo den ekitaldi bakarra, jaien azken txanpan field target txapelketa egingo dute etzi eta igandean Eitzagako parke botanikoan eta igandean Zumarragako X. Herri lasterketa ere izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ataun Aian Santa Ixabel eguna ospatzen ari dira

Egun handia dute gaur Ataungo Aia auzoan. Aurtengo jaietako azkeneko jardunaldia da, baina estimatuenetakoa, agian. Santa Ixabel eguna dute, eta goizetik auzotar mordoxka bat eguna ospatzen ari da, aste eguna izan arren. Goizean, meza ondoren, hamaiketakoa egin dute aiarrek plazan. Santi eta Katxo trikitilarien musikak eta Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarinen bertsoek alaitu dute eguartea.

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa