Ataun Aian Santa Ixabel eguna ospatzen ari dira

Egun handia dute gaur Ataungo Aia auzoan. Aurtengo jaietako azkeneko jardunaldia da, baina estimatuenetakoa, agian. Santa Ixabel eguna dute, eta goizetik auzotar mordoxka bat eguna ospatzen ari da, aste eguna izan arren. Goizean, meza ondoren, hamaiketakoa egin dute aiarrek plazan. Santi eta Katxo trikitilarien musikak eta Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarinen bertsoek alaitu dute eguartea.

Egun handia dute gaur Ataungo Aia auzoan. Aurtengo jaietako azkeneko jardunaldia da, baina estimatuenetakoa, agian. Santa Ixabel eguna dute, eta goizetik auzotar mordoxka bat eguna ospatzen ari da, aste eguna izan arren. Goizean, meza ondoren, hamaiketakoa egin dute aiarrek plazan. Santi eta Katxo trikitilarien musikak eta Aitor Sarriegi eta Iban Urdangarinen bertsoek —hizpide izan dituzte eguraldia, baratzearen atzerapena eta herri txiki hartako garai bateko festa jendetsuak— alaitu dute eguartea. Eguzkiak ere keinu egin du laino artetik, eta giro atsegina sortu da Haitzarri elkartean eta plazan, txosnaren bueltan. Hamaiketakoari atseden hartzen utzi gabe, herri bazkaria egin dute jarraian, Erroipe aterpean. 80 bat lagun joan dira. Paella handi bat prestatu dute aterpean bertan, lehendabiziko aldiz. Festen bukaera gaur iluntzean izango da; 19:00etan toka txapelketa jokatu, eta trikitilarien eta bertsolarien saioak jarriko die azken puntua.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa