
Altamirako bizilagunen elkarteko kideek pintxoak prestatu dituzte eta igande goiza auzo giroan pasa dute.

Ordiziako Altamira auzoan festak hasi dituzte 17:00etan txupinazoa botata.

Txupinazoa 17:00etan bota ondoren, apar festa izango da. Igande gauean, 21:00etan, sardina erreta amaituko dira.

Jaitsiera Santa Isabel eguneko ekitaldi ikusgarrienetako bat da, eta atzo ere irudi ederrak utzi zituen. Hona Gotzon Aranburuk egindako lau bideo.

Santa Isabel ospatzen ari dira Zumarragan, eta festa giroa Antion izango da goizetik iluntzera arte. Ohiko ezpata dantza egin dute Irrintzi taldeko dantzariek.

Aimar Narraspek irabazi du Ezkiora igoera lasterketa herrikoiaren lehen edizioa. Auzo bazkarian 110 bizilagunek hartu dute parte eta atzoko mendi irteeran beste 25ek.

Hamasei lagunek parte hartu dute lehiaketa irekian; horietatik hamalau helduen mailan eta beste bi hemezortzi urtez azpikoetan.

Herri-kirol desafioa egin dute Mutiloan San Pedro jaien amaieran. Aurtengoan sei goierritar izan dira lehian, baina bikote bakarrak lortu ahal izan du garaipena.

Unai Badiola urretxuarra izan da lehena helmugara iristen, bidez nahastu den arren.

Begoña Etxezarretak eta Mari Carmen Lardizabalek irabazi dute lehiaketa. Bigarren saria Tartaloetxe elkarteko Anartz Goiak eta Nekane Arantzamendik eskuratu dute.

Arratsaldean hasi dituzte jaiak. Iluntzean herri afaria izango dute, eta bihar San Bartolome eguna.

Une hauetan zaharberritzen ari diren erretaulari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte ostegunean eta igandean.