
Osasun Sailaren arabera 110 positibo gehiago atzeman dituzte asteburuan Goierrin. Zumarragan, Legazpin eta Urretxun daude kasurik gehienak.

Gipuzkoako Talde Naturazaleen antolakuntzak deituta, protesta egin dute Donostian, aldundiak "bioaniztasunaren eta naturaren kontserbazioari uko" egin diola salatzeko

Ertzaintzak gazte bat atxilotu zuen bart gauean Legazpin agintaritzaren agenteen aurkako erasoak egotzita eta Legazpiko Gaztetxeak publikoki salatu du jarrera hau. Urretxun 14 pertsonari jarri zizkieten isunak eta Lazkaon 17ri kalean alkoholdun edariak edategatik. Gazteen gurasoek elkarretaratzea deitu dute biharko.

Auzolanean erreka inguruko zaborra garbitzeko elkartu dira gaur Legazpin. Honekin lotutako erakusketa bat ere jarri dute ikusgai

Goierri Gorrik 2-2 berdintzea lortu du jaitsiera faseko bigarren partidan Oiartzun K.E. 'B'-ren aurka

Ekitaldi xume baina jendetsua egin dute Lazkaon, Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki" zena oroitzeko

21-14 galdu du errugbi talde goierritarrak. Oier Goiak ehungarren partida jokatu du. Elastiko berri beltzarekin jokatu dute gaurko partida.

Maizpideko ikasleak taldetxoetan banatuta, Lazkaomendira oinez igo eta Joxemiel Iztueta Lazkao Txiki bertsolari ospetsuaren eta maitatuaren etxean barneratu dira, Lazkao Txikiren ilobek gidatuta.

Izaro Velasco legazpiarrak jantzi onenaren saria jaso du bere sailean.

Urtebete da Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzu berria martxan jarri zuela. Goierrin, ia bikoiztu egin da erabiltzaile kopurua. Batez ere, herri ...

Goierri kirol elkartearen saskibaloi saileko lehen taldeak, Goierri-Verkolek, Lehen Mailara igotzeko finala galdu du gaur goizean Donostian. Mungiako taldearen aurka jokatu du eta bizkaitarrak nagusitu dira, 67 eta 70.

Goierriko bost Eskola Txikiak batuta, euren eguna ospatzen ari dira gaur arratsaldean Itsasondon.

Zumarraga Herriarteko pilota txapelketatik kanpo gelditu da. Oñatin 2 eta 1 galdu zuen eta ostiralean, Zumarragan, 2 eta 1 galdu zuen berriro. Kadeteek 22 eta 4 galdu zuten eta gazte