Albisteak

Aralarko abeltzainek poza eta esker ona agertu dute, pisten auzia artxibatu eta gero

EHNE eta Enba sindikatuek eta Aralarko Baserritarren Elkarteak, auzipetuak izan diren Ariztimuño, Santamaria eta Asensioren lana eskertu nahi izan dute.

KORONABIRUSA

Beste 8 positibo atzeman dituzte Goierrin

Osasun Sailaren arabera Beasainen, Idiazabalen, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan agertu dira positibo berriak.

Haurreskolen partzuergoan laugarren greba eguna dute gaur

Beasainen, Seguran, Urretxun eta Zerainen egingo dituzte elkarretaratzeak. Zerbitzua eta langileen baldintzak hobetzeko sei eskari dituzte. Bihar ere greban egongo dira

K. Garralda Zubimendi

Azoka, tokiko ekoizleak eta baserriko produktuak sustatzeko plana martxan

'Gipuzkoako azoken sarea' proiektuan murgildu da udala. Partaidetza prozesua abiatu du azokako eragileekin. Ostiralean elkarrizketak egingo dituzte ekoizle eta kontsumitzaileen artean

Toberako bederatzi ikaslek hartuko dute parte Andoaingo piano jaialdian

Pandemia egoera dela eta zalantzan bazegoen ere, aurrez aurreko jaialdia egitea erabaki dute antolatzaileek. Gaur, 19:00etan, batzar orokorra izango dute Toberako bazkideek telematikoki

Legazpiko sozialistek ostalaritzarako laguntza zuzenak eskatu dituzte

Legazpiko PSE-EEk COVID-19ak kaltetutako ostalariei laguntzeko ekimena aurkeztu du. San Inazio parkeko arkupea margotzeko ere eskatu dute.

HARA!

Urolako trenari jarritako bertsoak gogoan

Urolako trena martxan jarri zutela 95 urte bete diren egunean, Imuntzo eta Epelarre trikitilariek Trikitilari Txapelketa Nagusian abestutako bertsoak ekarri ditu gogora Jon Elustondok.

KORONABIRUSA

Asteburuak beste 20 kasu utzi ditu Goierrin

Dagoeneko ez dago Goierriko herririk eremu gorrian. Beasainen, Idiazabalen eta Zegaman agertu dira asteburuko kasu berririk gehienak.

Elorri taldeak irabazi du Mintzalaguna ekimeneko zozketa

Ostiralean Mintzalaguna ekimenean parte hartzen dute urretxuar eta zumarragarrek afaria egin zuten Gorribide elkartean. Mintzalagunek lehiaketa batean parte hartzen dute eta afaltzen hasi aurretik lehiaketako zozketa egin zuten. Elorri taldeak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zumba jaia egingo dute igandean Aldiri kiroldegian

Igandean, 18:00etatik 20:00etara, zumba jaia egingo dute Aldiri kiroldegian. Sarrera irekia izango da, aforoa bete arte. Bestalde, kiroldegiko arduradunek neguko ordutegia 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara dela gogoratu nahi dute.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Eguzkiari bira, 365 egunetan?

2016a bisurtea da, eta otsailak egun bat gehiago izango du, eguzki urtea eta gure egutegia bat etor daitezen.

Zer dute amankomunean ...

Goierriko Hitza

Eztabaida irekia egin du Gure Esku Dagok Idiazabalen

Ekainaren 19an egingo duten galdeketaren harira, nork erabaki, zer erabaki eta zertaz erabaki adosteko ekitaldia izan da gaur goizekoa.

admin

XXVI. Beasain Idazlehiaketako sariak banatu dituzte

Bost mailatan banatuta egin da sarien banaketa, Beasaingo eta eskualdeko idazle gazteen artean

admin

«Gogoz kontra elkarrizketak egitea benetan tristea eta zaila da»

Euskal Filologia bukatu orduko, 1991. urtean, hasi zen Arantxa Arza (Itsasondo, 1968) Euskadi Irratian lanean. Azken 18 urteetan asteburuetan aritzen da.

...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa