Albisteak

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berria

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Amaren intxaurrak' ikuskizun berria aurkeztu dute. Ohitura duten moduan, Legazpiko ikasleen aurrean egin dute aurrestreinaldia.

'Toledoko Itunari ez!' lemapean mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute Goierriko Pentsiodunek

Ordiziako Plaza Nagusian elkarretaratze-manifestazioa egingo dute larunbatean, 12:00etan. Herritar guztiak mobilizatzera deitu dituzte.

KORONABIRUSA

Asteburuan 37 positibo gehiago atzeman dituzte Goierrin

Osasun Sailaren arabera, ostiraletik 37 kasu gehiago agertu dira eskualdean. Zumarraga eremu gorritik atera da, eta Ordiziak bakarrik jarraitzen du arrisku tartean.

Aldasoro eta Jauregi, Gipuzkoako burukide

Bi beasaindar daude Gipuzkoa Buru Batzarreko zuzendaritza berrian. Lau urteko iraupena du karguak

Ormaiztegiko danborrada, balkoietan

San Andres jaiei keinu bat eginez, ormaiztegiarrek balkoietan makilak astinduz egin dute aurtengo danborrada.

Arah taldeak ‘Bazen behin’ ikuskizun musikala estreinatu du

Garazi Zabaletak konposatutako 'Bazen behin' ikuskizuna gaur aurkeztu dute Beasaingo Usurben. Euskadiko Orkestrako musikariez gain, Beñat Urretabizkaia eta Garazi Etxaburu dantzariak taularatu dira.

Danborren ordez, balkoietako barandak aurtengo San Andres jaietan

Koronabirusak baldintzatutako jai egunak ospatzen ari dira Ormaiztegin. San Andres egunaren bezperan, ez-ohiko danborrada egin dute gaur, etxetik irten gabe.

Ampo Ordiziak ezin izan du punturik batu Valladoliden

VRAC Quesos Entrepinaren taldearen aurka izan da norgehiagoka. Partidaren lehen puntuak euskaldunen aldekoak izan diren arren, azkenean VRAC gailendu da, 31-19.

Hip Hip Ürrirekin familian kantuan aritzeko aukera

Idiazabalen, Seguran, Mutiloan, Ordizian, Beasain, Gabirian eta Zaldibian antolatu dituzte familientzako ekitaldiak.

Goierriko Hitza

Zelai Amenabarro: "Inbertsioak ez, giza baliabideei helduko diegu gehiago"

Herrigintzan eta hainbat taldetan ibili ondoren, udalaren ardura gorena hartu du Zelai Amenabarrok (Legorreta, 1985). Behin zinema berritzen bukatutakoan, giza baliabideetan egin nahi dute ahalegina.

Aimar Maiz

Aingeru Epaltza egongo da irakurle taldearekin

Zumarraga eta Urretxuko irakurle taldean parte hartuko du Aingeru Epaltza idazleak. Mailuaren odola liburuaz arituko dira urriaren 27an Zelai-Arizti kultur etxean egingo duten saioan. Euskarazko irakurle taldeak 2015-2016 ikasturteko lehenengo

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ordiziako merkataritza bultzatzeko ibilbidea

Ordizian elkarteko dendari eta tabernari guztiek parte hartuko dute egitasmoan. Elkarteko dendetan erabiltzeko 500 euroko bi erosketa txeke zozkatuko dituzte bezeroen artean.

Goierriko Hitza

Goierriko txistularien elkargunea izango da larunbatean Beasain

Kalejira egingo dute 19:00etan.Kontzertua Gernika Pasealekuko pilotalekuan eskainiko dute, 19:30ean hasita. Beste hainbat musikarik eta dantzarik parte hartuko dute txistu jaialdian.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa