Albisteak

Balitz eta Balego

San Martin feriarik gabeko larunbata

Azaroko bigarren larunbatean San Martin Azoka egin ohi dute Zegaman, baina aurten bertan behera geratu da. Xabier Azurmendi artzainak urtero hartzen du parte ganadu erakusketan.

Unai de Miguel txirrindularitzako epailea Espainiako Itzulian aritu da

Urretxuarrak dopin kontrolez arduratu den taldean lan egin du. Mutikotan txirrindularia izan zen. Aurten Formigalgo etapa irabazi duen Ion Izagirrerekin aritu zen

Errekalde auzoan saneamendu sarea sortzeko lanak egingo dituzte

Aldundiak eta Gipuzkoako Urak-ek egingo dituzte lanak eta ia 500.000 euroko kostua izango dute. Errekaldeko baserrietan hobi septikoak ekidin eta errekara zuzenean ur hondakinak ez botatzeko sare berezia eraikiko dute.

CAF suspertu da

701 milioi eurotako salmeta bolumena izan du azken hiru hilabeteetan eta itxialdiak eragindako zuloa ia berdindu egin du. Solarisen ekarpena erabakiorra izan da

DATUAK

Atzera ere igo egin da positiboen kopurua, 41 kasu berrirekin

Azken egunetako beheranzko joera eten egin da gaur, eta beste 41 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Ordizian igoera izan da berriz, eta kasurik gabe egunak zeramatzaten hainbat herritan agertu dira positiboak.

Idiazabalgo Berdintasun Planerako diagnostikoa osatzen hasi dira

Datu kuantitatiboak jasotzearekin batera, eremu desberdinetako emakumeekin elkarrizketak egingo dituzte. Abenduan amaitu eta hurrengo urtean planarekin hastea aurreikusi dute

Euskal osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte osasun zentroen aurrean

Lehen arretarako baliabide gehiago eta osasungintzarako inbertsio gehiago eskatzea eta murrizketak eta pribatizazioak gaitzestea izan da bilkuren helburua.

Beasaingo Paperen 28. alea, kalean

Joseba Alonso Arratibel, Mikel Dorronsoro Ibarbia eta Martin Garcia Garmendia historialariek osatu dute aurtengo lana. Gudugarretako hiribildua du ardatz

K. Garralda Zubimendi

«Emakumeen Mundu Martxa zerbaiten hasiera izatea nahi dugu, Goierrin arrastoa utziko duena»

Martxoaren 8an Kurdistanen hasi eta urriaren 17an Portugalen amaituko den IV. Emakumeen Mundu Martxak, Beasainen egingo du geldialdia urriaren 2an. Goierri beheko hainbat ...

Goierriko Hitza

Aitor Aldasoro: "Herritarrei zerbitzua emateko oinarriak jartzen ari gara"

EAJk gehiengo osoa du Beasaingo Udalean eta epe motzeko, ertaineko eta luzeko Beasain eraikitzeko oinarriak jartzen ari dira, Aitor Aldasoro (Beasain, 1967) alkate berria buru dela.

Loinaz Agirre

ZBus Zumarragako autobusak gaur egingo ditu azken bidaiak

Zumarragako Udalak ZBus autobus urbanoa jarri zuen martxan otsaila bukaeran. Bere helburua auzoetako bizilagunei herrigunera joateko erraztasunak ematea zen, besteak beste. Froga epea gaur amaituko da. Orain, udalak lortutako emaitzak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Igandean egingo dute XIV. Boluntario Eguna Beasainen

24 elkartek parte hartuko dute; Alkoholiko Anonimoei aitortza berezia egingo diete

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa