Albisteak

KORONABIRUSA

Gehienez sei lagunera murriztu ditu Osasun Sailak jende bilerak

Jarduera guztietan edukiera %50era jaitsi du, kultura ekitaldietan barruan 400 lagun eta kanpoan 600 lagun batu ahalko dira gehienez, ostalaritza 24:00etan itxi beharko da, parke eta jolastokiak 23:00etan, eta federatu gabeko kirol lehiaketak etengo dira. Soziedadeak eta txoko gastronomikoak itxi beharko dira.

Aimar Madina oñatiarrak irabazi du kadeteen Esparru proba Lazkaon

Lazkaomendin bukatu da kadete mailako urteko azken aurreko proba. Madinak 10 segundo atera dizkio Eneko Arozena bigarrenari eta 17 Xabier Zabala hirugarrenari.

Euskal Herriko Eskolartekotik urrats batera geratu dira Garmendia eta Munduate

Gipuzkoako 44. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Aner Peritzek irabazi du, eta Naia Arrizabalaga bigarren izan da. Eroso eta gustura aritu dira Maide Garmendia eta Hodei Munduate zaldibiarrak, beren lehen finalean.

Euskarazko lezio zaharrak

Irakasle berria heldu zen Idiazabalera 1884. urteko maiatzaren 13an: Prudencio Iraeta Sudupe. Harekin, aldaketa handia etorri zen, eskolak euskaraz ematen hasi baitzen

KORONABIRUSA

Arreta handiz ibiltzeko eta pertsonen pilaketak ekiditeko eskatu du Osasun Sailburuak

Osasun Saileko erta Herrizaingoko arduradunak Goierriko alkateekin bildu dira gaur, egoera aztertzeko. Neurri gehigarririk ez dute hartuko, baina arduraz jokatzeko eskatu diote gizarteari.

2021eko Korrika, 2022an

AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko korrikaldi erraldoia urte betez atzeratu dute, COVID-19ak eragindako egoera dela eta.

KORONABIRUSA

Berriz ere gora egin du kasu berrien kopuruak, 45 positiborekin

Osasun Sailak emandako datuen arabera 45 kasu gehiago atzeman dituzte eskualdeko 12 herritan; Beasainen, Zumarragan, Ordizian eta Urretxun daude gehienak.

HARA!

'Biba Zuek!' saiokoak Seguran izan dira grabatzen

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak gidaturiko saioa duela hilabete estreinatu zuten ETB1en. Datorren astean emitituko dute.

«Realean hasi nintzenetik, izugarria izan da herrian nola jarraitu nauten»

Nerea Gabirondok (Urretxu, 1990) Urolan hasi zuen bere futbolari ibilbidea. Realean jokatu du azken lau denboraldietan eta orain futbola utzi du beste ...

Goierriko Hitza

Ordiziako festetan udal zerbitzuek «sufritu duten errespetu falta» salatu dute

Udal langile batzordeak eta udal gobernu batzordeak salaketa oharra bidali dute.

Goierriko Hitza

CAF-eko irabaziek laurden bat egin dute behera lehen seihilekoan

Eskaera zorroa, berriz, inoizko handiena du, 5.396 milioi eurokoa

Goierriko Hitza

GR-283a, ibilian ezagun egiten ari den bidea

Produktu turistiko berri modura aurkeztu zen iaz GR-283a edo Gaztaren ibilbidea, turismoa kirolarekin, gastronomiarekin eta kulturarekin uztartzeko.

Iñaki Gurrutxaga

Maraña: «Iparragirre Sarian ez ditugu egileak saritzen, lanak baizik»

Iparragirre Sarien sorreratik gaur arte egindako bidearen kontakizuna egin du Felix Maraña idazleak eta kazetariak (Donostia, 1953). Sarietako arimetako bat da eta lan irabazleen editore lanak egiten ditu. Zerk lotu

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Maite Brezmesek eta Farma Etxek jaso dituzte mila euroko txekeak

Sabadell Guipuzcoano bankuak Ordizian egin duen kanpainaren barruan izan dira sarituak.

Goierriko Hitza

«Txilen ezagutza nahi zutela ohartu nintzen, eta hor jarri dut indarra»

Eñaut Gereñu (Ordizia, 1987) izan da Goiekik ekintzailetasuna sustatzeko urtero antolatzen duen Enpresa Ekimen Berritzaileen XVIII. Sariketaren irabazlea, Euskal Herriaren eta ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa