Albisteak

Igor Gonzalezen heriotza salatu dute Ordizian

Gonzalez Sola Espainiako espetxe politikaren erruz hil dela salatu dute. Dozenaka lagun bildu dira Ordizian egindako elkarretaratzean.

Asteburu oparoa bailarako harrobi txirrindularitzaren etorkizunarentzat

Xabier Berasategi olaberritarrak amateur mailako Kantabriako Itzulia irabazi du. Liernin Unax Iztueta juniorra garaile, eta Urretxun Markel Galparsoro kadetea

A. Maiz

Serrano Gartziandiari nagusitu zaio urretxuarren arteko derbian

Irungo Bidasoak 30 eta 25 irabazi dio Frantziako PAUC taldeari, Europa Ligako kanporaketan. Iker Serranok hiru gol sartu ditu eta Imanol Gartziandiak lau

Umeak itzuli dira aurrez aurreko eskoletara

2020/2021 ikasturtea normaltasunez hasi da. Gurasoak zalantzati baina hasteko gogoz daude. Ikasleak, lasai. Duela sei hilabete eten ziren aurrez aurreko klaseak.

K. Garralda Zubimendi

Gazta txapelketari eutsiko diote Ordizian

Euskal Jaiak ospatuko ez badira ere, Gazta Txapelketa egingo dute, ostiralean, Beti Alai pilotalekuan. COVID-19ak baldintzatuta, ateak itxita eta protokolo zorrotza jarraituz egingo dute. Enkantean parte hartzeko deia egin du Ordiziako Idiazabal Kofradiak.

Goierriko Bertso Eskola ikasturteari ekiteko prest

Goierriko Bertsozaleen Elkarteak urrian ekingo dio bertso eskolaren ikasturte berriari. Parte hartu nahi dutenek, irailaren 20rako eman behar dute izena.

KORONABIRUSA

Asteburuan 34 positibo kasu gehiago zenbatu dituzte Goierrin

Osasun Sailak gaur eguneratu ditu ostiraletik honako herrietako datuak, eta Goierrin, 34 kasu gehiago daude. Beasainen eta Ordizian zortzina kasu zenbatu dituzte eta zazpi Zumarragan; Gabirian, Legorretan, Urretxun, Legazpin, Mutiloan eta Ormaiztegin ere badira kasu berriak.

Aizkorri Mendi elkartekoek zapaldu dute mendia

Atzo egin zuten lehen txangoa, Antiotik Beasainmendira. Maskararekin eta segurtasun tarteak mantenduz egin zuten txangoa

Altzagako Artea Taldeak jarraituko du, gehiengo osoz

ALTZAGA // Altzagako Artea Taldeak gehiengo osoarekin irabazi ditu udal hauteskundeak. Guztira, 59 boto jaso ditu eta bereak izango dira 5 zinegotziak. Egutera taldeak, berriz, zazpi boto jaso ditu. Parte-hartzea %72koa izan da, 2011n baino zazpi puntu...

Goierriko Hitza

Garmendiaren taldeak gehiengo osoz irabazi du

OLABERRIA. OEO alderdiak gehiengo osoa izango du, 7 zinegotzitik 5 lortu eta gero. EH Bildu izan da bigarren indarra; OHEk eta biek zinegotzi bana izango dute Jokin Garmendia egungo alkatearen taldeak jarraituko du udal gobernuan, hauteskundeetan gehie...

A. Apalategi

Herri Batzarrak hiru zinegotzi izango ditu eta AH taldeak bi

ARAMA // Aramako Herri Batzarra izan da zerrendarik bozkatuena; bost zinegotzietatik hiru lortu ditu, 62 botorekin. Aramako Herritarrak taldeak, berriz, bi izango ditu (41 boto). Denera 117 lagunek eman dute botoa eta abstentzioa %20,41ekoa izan da. Ha...

Goierriko Hitza

Parte hartze datua irauli da eta gora egin du arratsaldean

15:00etako datuekin alderatuta, Urretxun eta Zumarragan parte hartze datua irauli egin da. 18:00etan emandako azken kopuruen arabera, Zumarragan %50, 80koa zen (2011n %50, 62) eta Urretxun %51,27koa (2011n %50,98). Ez

The post Parte hartze datua irauli da eta gora egin du arratsaldean appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Behera egin du parte hartzeak Zumarragan eta Urretxun, eguerdiko datuen arabera

Herritarren herenak eman du botoa dagoeneko Urretxun eta Zumarragan gaur, udalen eta Batzar Nagusien osaketarako hauteskundeetan. Zumarragan 7.958 herritarrek eman ahal izango dute botoa, eta Urretxun 5.317 herritarrek. Eguerdiko 15:00etan

The post Behera egin du parte hartzeak Zumarragan eta Urretxun, eguerdiko datuen arabera appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aritz Egea eta Sandra Sevillano garaile UZTrail proba

Hasieratik lasterketa buru jarrita egin ditu urretxuarrak ibilbideko 22 kilometroak, Urretxu eta Zumarraga batzen dituen Areizaga-Kalebarren plazan hasi eta bukatu. Ibilbide berria izan dute aurten korrikalariek, asfalto gutxiagorekin eta mendian

The post Aritz Egea eta Sandra Sevillano garaile UZTrail proba appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasaingo Ezkiaga auzoan aparkaldi mugatua jarri dute

Urtebete da Beasainen TAO sistema ezarri zela eta tarte honetan aldaketak egiten joan da Udala

Loinaz Agirre
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa