Albisteak

KORONABIRUSA

Beste zortzi positibo kasu agertu dira Goierrin

Azken 24 orduetan atzemandako beste 8 positibo kasuren berri eman du Osasun Sailak. Ordizian eta Ormaiztegin hiruna kasu zenbatu dituzte, eta bana Beasainen eta Zumarragan.

Eguzki talde ekologistak Ibarrola errekaren egoera salatu du

Legazpiko errekastoak "zabortegi bat" dirudiela azaldu dute, eta bideo bat zabaldu dute bertako irudiekin. Legazpiko Udalari erreka kutsatzen duen zaborra garbitzeko eta neurriak hartzeko eskatu diote.

Igartzako probarekin hasiko da 2020ko Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitua

Irailaren 12an jokatuko dute, Covid-19aren aurkako "neurri zorrotzak" hartuta. Izena emateko epea gaur bertan hasiko da.

Asteburuan hamabi kutsatu gehiago izan dira Goierrin

Legorretan 5 koronabirus kasu gehiago atzeman dituzte azken orduetan, Ordizian eta Urretxun bina, eta Beasainen, Legazpin eta Zumarragan bana.

Aurten ez dute egingo erromesaldirik Arantzazura

Irailaren 8an egitekoa zen meza bertan behera utzi du Arantzazuko Santutegiak, eta urteroko erromesaldirik ere ez dute egingo.

San Agustin festarik gabeko urtea Brinkolan

Legazpiko auzoan asteburuan ospatu behar ziren jaiak, baina gainerako auzo eta herrietan bezala, aurten ez da festarik izan. Auzoko zaindariaren omenezko meza eta Goiz Deia txistulari bandaren kalejira izan dira ekitaldi bakarrak.

Juan Ayuso izan da Gipuzkoako Klasikoaren 26. edizioko irabazlea

Juan Ayusok jantzi du txapleta gaurko txapelketan. Bigarren Pablo Carrascosa heldu da, eta hirugarren Enekoitz Azparren astigarragarra

Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du gaur Antion

Iparraldeko Kalakan hirukoteak Elementuak izeneko lan berria plazaratu du. Disko berriak hamalau kantu ditu eta, beti bezala, ahotsak eta perkusioa dira lanaren oinarria. Diskoa Bilbon aurkeztu zuten apirilaren 25ean eta

The post Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du gaur Antion appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Zegaman bizita ezin maratoia probatu gabe utzi»

Uxua Barandiaran (Beasain, 1982) duela hiru urte inguru hasi zen «serioxeago» korrika. Lasterketetan asko disfrutatzen du, eta aurten, proba dezentetan parte hartu ...

Goierriko Hitza

Laura Orgué eta Josep Viñas izan dira Kilometro Bertikalean azkarrenak

Unai Oria eta Inma Aranburu izan dira lehen goierritarrak. Eguraldi txarrak baldintzatu du lasterketa; ibilbide motzagoa egin dute korrikalariek.

Goierriko Hitza

Dornaldegi baserrikoek Bordeleko ganadu lehiaketan parte hartu dute

Lau animalia aurkeztu dituzte eta postu onak lortu dituzte: 15 eta 19 hilabeteko bitarteko bigen artean, Fereka izenekoak 8. postua lortu du. 26-36 hilabetekoei dagokienez, Experantxak 5. postua eskuratu du.

The post Dornaldegi baserrikoek Bordeleko ganadu lehiaketan parte hartu dute appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa