Albisteak

Lasartetik jaso dute dohaintza

Lasarteko Galarditarrek bi ezpata, sei domina eta urrezko giltza bat eman diote Zumalakarregi Museoari. Bernardo Muñoz de Vaca militarraren objektuak dira

Idiazabalgo udalekuetako partaide batek positibo eman du bigarren proban

Udalak lasaitasun mezua eman nahi izan du, eta azaldu du aurrez isolatuta egon dela eta dagokion protokoloa aplikatuko zaiela hari eta haren ingurukoei.

Gaztelekua auzolanean garbitu dute

Urretxu Zumarragako Gaztetxean auzolana egin dute asteburuan, Gaztelekua eta haren inguruan garbitu eta txukuntzeko.

Uztailaren 12ko hauteskundeetan "herritarrek erakutsitako ardura zoriondu" du Ordiziako EH Bilduk

EH Bilduk izandako boto igoeraren aurrean "eskerrak" eman dizkiete babesa eman zieten guztiei. Abstentzio datuei erreparatuz, uste dute, goraldia "oso hausnartzekoa" dela.

Goierriko HItza

Goierrin 18 positibo kasu berri atzeman dituzte asteburuan

Osasun Sailak gaur jakinarazi ditu azken hiru egunetako PCR proben emaitzak. Ordizian 11 kasu berri daude, Legorretan 3, eta bana Beasainen, Ezkio-Itsason, Idiazabalen eta Ormaiztegin

Urmuga egitasmoak Urbiara eta Lareora eramango du musika

Et Incarnatus orkestra eta beste hainbat musikari ariko dira mendiz mendi osatzen ari diren kontzertu sortan. Gaur Urbiako zelaietan joko dute, eta bihar, Lareoko urtegian.

Albizu eta Zabaleta bidean dira

Ekhi Albizu eta Joseba Zabaleta segurarrak martxan dira dagoeneko. Gaur goizean abiatu dira, bizikletaz, Galizako A Lama espetxera, Izan Bidea egitasmoaren barruan.

Argixao egoitzan bi langile kutsatuta zeudela ezkutatzea leporatu dio LABek Aldundiari

LAB sindikatuaren ustez, Gipuzkoako Aldundiak Covid-19 garaian zahar-etxeen kudeaketa txarra egiten ari da.

Asteburuan zabaldu dute Euskal Herriko Trail Estazioa

Estazioak seinaleztatutako 279 kilometro ditu, 16 ibilbidetan banatuta. Lasterketa batekin zabaldu dute ibilbidea.

Goierriko Hitza

Emozioa azkenera arte trebezia lehiaketako final jendetsuan

Pasa den igandean jokatu zen Trebezia Lehiaketako finala Labeaga aretoan. Lehiaketa hau herriko ikastetxeetako haurrei zuzendurik egon da eta erantzun oso ona izan du, ehundaka gaztetxo izan baitira parte hartu

The post Emozioa azkenera arte trebezia lehiaketako final jendetsuan appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Udaberriko lore azoka Seguran

Udaberriarekin batera, beste urte betez, Segurako plaza lorez eta landarez jantziko da hilaren 22an.

Udaberria iristear dago eta Seguran ez dute hutsik egingo ...

Goierriko Hitza

«Onena zer izango den ikertu eta kart baten xasisa fabrikatu dugu»

Aitor Lago lazkaotarrak 12 urterako garbi zuen automobilgintzaren alorrean lan egin nahi zuela. Aspalditik begiz jota zuen Kataluniako Monlau Competicion eskolako ...

Goierriko Hitza

Bista Alaiko espedientea iraungita dagoela jakin du Beasaingo EAJk

Gaia auzitegietara eramateak izan duen kostua publiko egiteko eskatu dio Bilduri

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa