San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Iluntzean piztu zen sua, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik. Suhiltzaileek berehala kontrolatu dute sua. Edukiontzi batzuk erre dira, baina inguruan ez du bestelako kalterik eragin.

Hirugarren fasean sartuta Goierriko kiroldegien irekiera mailakatua izaten ari da. Bueltarako baldintzak baina, ez dira ohikoak. Covid-19aren aurkako kontingentzia planak jarri dituzte martxan kiroldegiek. Segurtasun distantziak eta higiene neurriak bermatzeaz gain, erabiltzaileek ordua hartu behar dute kiroldegira joateko.

Zumarragako Udalak ekitaldia antolatu du Gurutze Gorriari egindako lana eskertzeko. Ekitaldian Gipuzkoako lehendakariak eta Goierri garaiko boluntarioek parte hartu dute.

Inguruko enpresetako jarduera etenda, inprentek lan gutxi dute. Udaletxeetako eta kultur ekintzetako inprenta lanak ere bertan behera gelditu dira, eta ez zaie lan berririk sartu.

Ordizian agertu da azken kasua, herenegun. Osasun Sailak herenegun baieztatu zuen kasua eta jada 317 positibo atzeman dira eskualde osoan. Atzo ez zuten kasu gehiagoren berri eman

Larunbat gauean neska gazte batzuei "hitzezko abusu eta begirada lizunak" egin zizkietela azaldu du taldeak. Neska bati ukituak egin zizkioten.

Idiazabalgo idazleak gaur aurkeztu du aurreneko liburua Donostian. «Historian oharkabean pasatzen direnen mundua kontatzeko ahalegin bat» dela dio egileak. Formatu elektronikoan ere lortu ahal izango da, asteazkenean.

Mikel Markez kantariak Igartzako jauregian joko du ostiralean; hilaren 26an, berriz, Matilda bikotea ariko da Ordizian.

Uztailaren 18an eta 19an Europako Field Target Txapelketa Zumarragan jokatuko da. Tiratzaile europarren lana puntuagarria izango bada ere, Amerikako Estatu Batuetako, Venezuelako eta El Salvadorreko hainbat tiratzaile ere bilduko dira
The post Zumarraga, Field Targetaren topaleku appeared first on Otamotz.

Karlistek 1837an Oriamendin irabazitako batailaren kontakizuna entzun daiteke Zumalakarregi museoan jarri duten soinu instalazioan, martxoaren 1a bitarteanOrmaiztegiko Zumalakarregi museoan Oriamendiko batailaren inguruko soinu instalazioa jarri dute, ...

Ostiral honetan izango da ikuskizuna, 22:15ean.

Batasunak indartu egiten gaitu». Lelo hori goiburutzat hartuta elkarrentzako komertzial lana egiten duen Goierriko hainbat enpresa elkarlanean ari da BNI Business Network International taldearen barruan.

Ipotx eta Ana Cristina Edergintza geratu dira bigarren eta hirugarren

Bihar, 18:30ean, Korrika herri batzordea sortzeko bilera egingo dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Martxoaren 19an abiatuko da Urepeletik (Behenafarroa) eta martxoaren 29an iritsiko da Bilbora (Bizkaia) 19. Korrika. Korrikaren
The post Korrika herri batzordea sortzeko bilera dago, bihar appeared first on Otamotz.