San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Legazpiko Olazabal eta Ordiziako Oianguren institutuetan hasi dira aurrez aurreko eskolekin. Gainerako ikasleak datorren astean hasiko dira. Sindikatuek «inprobisazioa» eta «prezipitazioa» leporatu dizkiote Hezkuntza Sailari. Ikasle mugimenduak ere kexu dira.

Koronabirusaren inpaktu ekonomikoa 1.402.570 eurokoa izan da udaleko kontuetan. Gastuak murriztuta eta iazko soberakinekin lortu dute aurrekontua doitzea

Proiektuak 4.765.204,73 euroko aurrekontua du, eta eraikuntza nagusiaz gain, lurrazpiko igarobidea, nasetara igotzeko eskailerak eta igogailuak eta markesinak instalatzea eta nasetan egokitzapen lanak egitea ere hartzen dute. Geltoki berria herrigunetik gertuago egongo da.

Irizar Taldeak birusaren hedapena prebenitzeko hainbat sistema garatu ditu, azken teknologiak erabilita: tenperatura neurtzeko kamerak eta autobusa bere-kasa desinfektatzeko sistema sortu dituzte.

Goizeko ordu biak aldera erakusleihoko kristala puskatu dute, estolda bateko tapa botata. Kalteak eragin dituzte baina ez dute ezer eraman.

Porrue jatetxeko sukaldari bizkaitarrak izango du aurten gazte ebakitzeko ardura. Ekitaldia ezohikoa izango da, ordea. Publikorik gabe eta komunikabideei begira egingo dute, bihar.

Guztira 12.789 pertsonak eman dute izena Zegama Aizkorri birtualeko web orrian. Hamar egun izan dituzte parte hartzaileek 42 kilometroak nahierara egiteko

Bost aste iraungo dute lanek, eta 278.975,10 euroko aurrekontua dute. Pistaren kolorea urdina izango da. Jose Antonio Peñaren omenezko mitina bertan behera geratu da

Zubipe kiroldegian 240 ormaiztegiar dago Mozorro Eguneko bazkaria ospatzen

Urretxuko eta Zumaragako Euskalgintza Foroak Kirola Euskaraz Bizi egitasmoa aurkeztu du. Areizaga-Kalebarren plazara biltzekoak ziren arren, eguraldi txarrak behartuta Ederrenan egin dute agerraldia kirol munduarekin lotura zuzena duten hainbat eragilek,
The post Kirolariak ere euskaraz appeared first on Otamotz.

Beasaingo Igartza jauregian Guraoei Gutunak idazlan lehiaketaren sariak banatu dituzte

Urretxuko Udaleko Gizarte Ekimen eta Osasun sailak, izurriteen kontrolaz arduratzen den enpresarekin bildu ondoren, hainbat neurri hartu ditu. Alde batetik, datorren astean udazkenero egiten den arratoien gizentze kanpaina egingo du.
The post Urretxuko Udalak neurri bereziak hartuko ditu izurriteak kontrolatzeko appeared first on Otamotz.

Antioko Interpretazio Zentroan elkartu ziren atzo Brasil hegoaldeko Santa Catarina lurraldeko hainbat oihalgintza enpresatako ordezkariak eta Goierri garaiko zenbait enpresatako ordezkariak. Uggasa garapen agentziaren bitartez elkartu dira, eta atzerritarrei Hazten Ikasten proiektuaren berri eman diete, baita bailaran burutzen ari diren beste proiektu batzuen berri ere. Bisitariek bertatik bertara ezagutu zuten Zuri Zuri enpresa, non garbiketa, lehortze eta lisatze prozesua ikusi zuten.

Etxeberri auzotik gora eginda dagoen Anduezu baserria kixkali egin dela jakinarazi dute Zumarragako Udaltzaingoko iturriek. Baserria goitik behera erre den arren, inor ez da kaltetu. Sutea goizaldeko lauak eta erdiak
The post Anduezu baserria erre da, Zumarragan appeared first on Otamotz.

LOMCE, EU2015 eta Heziberri erreforme "herrien ukazioan eta genero eta klase zapalkuntzean sakondu" dutela diote

Arrakasta eta porrota ulertzeko moduen gaineko gogoeta eskainiko du Aretxabaletako mendizaleak.