San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, aste betean kasu bakarra agertu da Goierri osoan; bakar bat ere ez azken lau egunetan. Ospitalean koronabirusagatik zaintzapean zegoen azken gaixoari asteartean eman zioten sendagiria.

Koronabirusak Nazioarteko Txirrindularitza Elkartearen egutegia ere aldatu du. Ordiziako Klasikoa urriaren 12an egingo dute, eta itzuli handiak abuztutik azarora bitartean.

Sei urtetik gorakoek maskara erabili beharko dute, gaurtik. Bi metroko tartea manten ez litekeen tokietan da nahitaezkoa. Alarma Egoera, ekainaren 7ra arte luzatu dute.

Gehienez, 2.000 euro jasoko dute. Udalak terrazen ordenantza aldatu du, mahai gehiago jarri ahal izateko. Egoera ekonomikoaren inguruko hika-mika egon da

Ostalariak eta merkatariak laguntzeko egitasmoak harrera ona izan duela azaldu du Idiazabalgo Udalak. Asteburuan berriz itxiko dute Kale Nagusia.

Tren batek su hartu du gaur Beasainen, geltokira iristen ari zela eta ke handia sortu da. Suhiltzaileek kontrolpean dute egoera. Ez dago zauriturik.

Sei urtetik gorako herritar guztiek erabili beharko dute, 2 metroko gutxieneko distantzia bermatzen ez den tokietan. Araudia gaur argitaratu du Espainiako Gobernuak, baina bihar sartuko da indarrean.

Saskibaloi federazioak ligak bere horretan utzi ditu eta ez da igoerarik ez jaitsierarik izango. Goierriko taldeak ados agertu dira, nahiz eta batzuetan kaltetuak izan.

20 urte besterik ez dira igaro argazki hau atera zutenetik, baina ia dena aldatu da Urretxuko aldapan: ezkerraldeko etxeak bota zituzten, autoak ezin dira edozein tokitan utzi… Eraikin zaharrena da bertan jarraitzen duen bakarra: Baroikua edo Areizaga etxea. Felipe Areizaga baroiak eta bere anaia Bernardok eraiki zuten, XVII. mendearen erdi aldera. Familia horren egoitza izan zen Independentzia Gerra arte (1808-1813). Orduan, armada fransesak hartu zuen kuartel eta ospitale modura erabiltzeko. Oso hondatuta gelditu zen. 1960ko hamarkadan etxegile batek erosi eta berreraiki egin zuen. Altuera eta azalera handiagoa eman zion. Egun,aurrealdea besterik ez du jatorrizkoa.

OSAGAIAK: 4 eper 2 kipula Porru 1 2 errezil sagar Azenario 1 Baso 1 ardo txuri 2 z/k (zopa koilarakada) koñak 3 koilarakada sagar ozpin Baratxuri ale 1 Erramu hosto 1 ERREZETA: Eperrak oliotan gorritu ostean, gainerako osagai guztiak botako ditugu kazolara, juliana eran moztuta, eta sueztitu egingo ditugu. Koñaka, ozpina eta ardo txuria gehitu ostean, egosten utziko dugu, su motelean, ordu eta erdi eta bi ordu bitartean. Eperra eginda dagoenean, kazolatik aterako dugu eta barazkiak birrinduko ditugu. Platerean eperra eta saltsa jarriko ditugu. Guarnizio bezala, errezil sagarrarekin egindako purea, bruselaza (egosita), kipulinak modena ozpinetan glasatuta eta onddoz egindako kroketak (arrautz-irinetan, ogi birrinduan eta almendra xerretan batutakoak) jarriko dizkiogu.

Gorakada antzerki taldeak Aladdin haurrentzako lana eskainiko du igandean, 17:00etan, Labeaga aretoan. Antzezlan hori 4 urtetik gorako haurrentzat da. Sarrerak 5 euro balio du. Igandean bertan jarriko dira salgai, 16:00etan.
The post Gorakada taldeak ‘Aladdin’ lana antzeztuko du appeared first on Otamotz.

Himalaiako Cho Oyu (8.201 m) mendira espedizioa egin dute hiru mendizale goierritarrek: Pedro Garcia ordiziarrak, Oier Plazaola zumarragarrak eta Xabier Urrate urretxuarrak. Handik bueltan, GoiBerri aldizkariarekin aritu dira solasean, bidaiaren non...

Zanbo koadrila arduratuko da aurtengo txapelketa antolatzeaz

Field Target elkarteak siluetei jotzeko tiraldia egingo du Zumarragako Ispilla kiroldegian igandean. Tiraldia Ademgi Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren elkartearen eskutik egingo dute. Izen-ematea 09:30ean irekiko dute kiroldegian bertan, eta 10:30ean ekingo
The post Field target tiraldia egingo dute Ispillan esklerosiaren alde appeared first on Otamotz.

Usainak eta osagaiak lagun, erakarmen berezia sortu zuten Xabier Martinez sukaldariak perretxikoekin prestatutako platerek.