Albisteak

Goierriko pentsiodunek borrokan segitzen dute leiho eta balkoietatik

Asteleheneroko mobilizazioei jarraipena eman diote pentsiodunek etxealditik. Betiko aldarrikapenez gain, elkartasuna adierazi diete koronabirusak hil dituen pertsonen senideei.

Goierrin ez dute atzotik koronabirus kasu berririk atzeman

Azken egunetan datuek erakutsitako igoeraren ondoren, Osasun Sailaren arabera azken 24 orduetan ez dute positibo kasu berririk atzeman. Zumarragako ospitalean 10 lagun daude zaintzapean.

Balkoiak dantzan jarri dituzte

Goierriko dantza taldeek egindako deialdiari erantzunez, Goierriko hainbat herritan bat egin dute asteburuan 'Balkoiak dantzari' egitasmoarekin.

Siosiua Moala errugbi jokalariak ez du Altamiran jokatzen jarraituko

Hurrengo denboraldian Siosiua Moala ez da Ampo Ordizian arituko, klubak aldaketa bat egitea beharrezkoa zela ikusi ondoren.

Bi egoiliar sendatu dira Beasaingo Arangoitin

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakitera eman duenez, bi egoiliar sendatu dira Beasaingo Arangoiti adinekoen egoitzan.

Familiako baratzeetan lan egitea baimentzen du Eusko Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak apirilaren 15ean zabaldutako oharrean familiako baratzeetan lan egitea posible dela ageri da.

Merkatariei eta ostalariei nola lagundu aztertzen ari da Beasaingo Udala

Aste honetan egin dute udal gobernuko arduradunek eta merkataritza arloko ordezkariek sektoreko beharrei erantzunteko bilera. Egoera aztertu ondoren, bestelako laguntzen osagarri izango diren hiru iniziatiba proposatu ditu Udalak.

Ume hotsa itzuli da kaleetara

Goierriko haurrak ere gaur irten dira kalera sei astez konfinaturik egon ondoren. Herriko kaleak umeez gainezka egon dira igande goiz honetan.

Urretxuko Udalak zortzi lagun kontratatuko ditu Mineralogia eta Paleontologia Asterako

Zortzi lagun hauek haurren tailerretan lan egingo dute, begirale gisa. 18 urte beteak eduki behar dituzte, DBHn graduatuak egon behar dira, langabezian egon behar dira eta euskaran B2 maila egiaztatu behar dute. Aisialdiko begirale titulua eta haur ekintzetan eskarmentua edukitzea, Urretxun erroldatuta egotea eta aurreko urteetan programa honetan parte hartu ez izana baloratuko dira. Urriaren 31n eta azaroaren 1ean eta 2an lan egingo dute, goizez eta arratsaldez. Gainera, hilaren 24an, arratsaldean, ikastaro bat egongo da. Aukeratutakoek derrigorrez egin behar dute ikastaroa. Izena emateko udaletxera jo behar da, hilaren 15a baino lehen.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Etxeberria eta Permach Kutxabanki buruz arituko dira bihar Zelai Ariztin

Badugu alterntiba: Kutxabank publiko eta soziala hitzaldia egingo dute bihar Jone Etxeberria eta Joseba Permach Kutxako batzarreko kideek Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko aretoan, 19:00etan. EH Bilduk antolatutako hitzaldian bi

The post Etxeberria eta Permach Kutxabanki buruz arituko dira bihar Zelai Ariztin appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

ESKERRIK ASKO DENOI!

http://youtu.be/Yej_3BkdsII Goierriko Hitzak bere 10. urteurrena ospatzeko jaialdia egin du Urretxun, Irrien Lagunek eta Goierri osoko 28 elkartek eta eragilek lagunduta. Jaialdi borobila izan da, bai ikusleen aldetik -Ederrena pilotalekua bete egin da- eta baita parte hartzeagatik ere, ikusle guztiak dantzan jarri baitituzte.

Goierriko Hitza

Urretxuko Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onartu du aho batez

Urretxuko Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onartu zuen osteguneko osoko bilkuran. Alderdi guztiek 2014-2017 plan estrategikoari eta 2014ko kudeaketa planari baiezkoa eman zioten. Eusko Legebiltzarrak iazko irailaren 11n onartu zuen plan honek 16 esparru ditu: familia transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, gune geografiko euskaldunenak, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, liburugintza, kulturgintza, publizitatea, corpus plangintza eta euskararen kalitatea, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologia, sentsibilizazioa eta motibazioa, barruko proiekzioa eta kanpoko proiekzioa.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Irrien Lagunen saioarekin hasiko dira Goierriko Hitzaren 10. urteurreneko ekitaldiak

http://youtu.be/wCXVdp-AyNo Goierriko Hitza egunkariak hamar urte beteko ditu igande honetan, eta hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horietako lehena, Ane Piratak eta Irrien Lagunek bihar egingo duten saioa izango da. Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango da ikuskizuna, 18:00etan hasita. Ekitaldian, Goierri osoko 28 elkartetako kideek parte hartuko dute; eskenatokira igo eta bakoitzak kanta bana dantzatuko dute.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa