San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Koronabirusaren krisiak eragindako urgentziazko egoerari aurre egitea lehenetsi dute udal ordezkariek. Egoera aldakorra denez, aurrekontuak aldaketa gehiago izango ditu

Koronabirusaren izurriteari eusteko konfinamendua maiatzaren 9ra arte luzatuko dute. Haurrek kalera irten ahalko dute apirilaren 27tik, une batean. Lan arloa itzarrarazi dute

Webgunean eta Youtubeko kanalean ikusi ahalko dira saioak.

Mugikortasun Mahaia dinamizatzeko arduradunek galdetegia prestatu dute iritzi bilketarekin jarraitzeko. Beasaingo mugikortasun ohiturak hobeto ezagutzea eta bizilagunen iritzia jasotzea da galdetegiaren helburua.

Azken orduetan lau pertsona hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

Koronabirusaren krisia hasi zenetik aurreneko aldiz egin dute azoka Lazkaon. Hamar postu jarri dituzte, bertako elikagaienak. Maskarak, eskularruak eta gela banatu dituzte, eta segurtasun tarteak zaindu.

Osasun Sailaren azken txostenaren arabera, 256 lagun dira guztira Goierrin positibo eman dutenak. Ordizian (2) eta Beasainen (1) agertu dira kasurik berrienak.

Erabiltzaileek egindako eskaerari erantzuna emanez eta Kuxa Ekogunearekin adostuta, baratzeak zabaltzea eta neurri berriak ezartzea erabaki du udalak.

Igandean Goierri kirol elkartearen elkarte arteko zikloturista martxa egingo dute. Txirrindulariak 09:00etan irtengo dira, Urretxuko Joxe Mari Lasa plazatik (Labeaga, 12). 85 kilometroko ibilbidea osatuko dute: Urretxutik Salbatorera joango dira,
The post Elkarteen arteko zikloturista martxa egingo dute igandean appeared first on Otamotz.

Odol emaile taldeak saioa deitu du datorren astearterako. 16:45etik 20:00etara aterako dute odola, Zelai Arizti kultur etxean. 50 kilo baino gehiago pisatzen duten eta gaixotasunik ez duten 18 urtetik gorako
The post Asteartean odol emateak daude kultur etxean appeared first on Otamotz.

http://youtu.be/wCXVdp-AyNo Urriaren 5ean hamar urte beteko dira Goierriko Hitza egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zenetik, eta urteurrena ospatzeko ekitaldien artean hurrengoa urriaren 4an izango da. Irrien Lagunak Klubeko Ane Pirata lagun hartuta osatutako ikuskizuna izango da, eta Goierri osoko 28 eragilek ere parte hartuko dute. Izan ere, urteurren hau ospatzea zaila litzateke urte hauetan guztietan Goierriko Hitzak goierritarrengandik jaso duen babesik gabe. Laguntza eta elkarlan hori eskertzeko antolatu du Hitzak saioa Urretxuko Ederrena pilotalekuan.