Albisteak

Sei positibo kasu gehiago agertu dira Goierrin, eta 30 dira denera

Atzoko barealdiaren ondotik, gaurko datuek beste sei kasuren berri eman dute. Ordizian, Beasainen eta Zumarragan agertu dira azkenak. Ospitalean 9 lagun daude ingresatuta.

Sare Herritarrak presoen aldeko argazki aldarrikatzailek jasoko ditu bihar

Facebooken zuzeneko emanaldia eskainiko dute 19:00etan, eta 19:30ean etxean ateratako argazkiak jaso eta zabalduko ditu.

Koronabirusak ez du Goierriko adinekoen egoitzetan sartzea lortu

Langileak oso gogor lan egiten ari dira. Senitartekoen bisitak debekatu egin dituzte. Suhiltzaileak adineko egoitza guztietako gela eta komun guztiak desinfektatzen ari dira

Ongizatea erdigunean jarri dute

Herritarren ongizatea bermatzeko helburuarekin psikologo zerbitzua, boluntario taldea eta dirulaguntzak abiarazi ditu, besteak beste, Legorretako Udalak.

ariane vierbücher
[AZKEN ORDUKOA]

Kamioi batek istripua izan du Etzegaraten

Kamioia irauli egin da. Larrialdi zerbitzuak bertan ari dira lanean.

Zumarragako ospitalean koronabirusagatik ingresatuta zeuden hiru lagunek alta jaso dute

Goierrin 24 lagunek eman dute positibo koronabirusaren azterketetan. Atzotik, kasu bat gehiago atzeman dute eskualdean. Sendatutakoak ere badira, ordea, eta Zumarragan hiru alta eman dituzte dagoeneko.

Starblues taldeak bideoklip berria du

Ordiziako Starblues taldeak 'Hitz gatibuak' disko berria aurkezteari ekin dio, sareetan bada ere. Lehen bideoklipa zabaldu du: 'Zure jabe' abestiarekin

Udal jardunak ez du etenik

Herritarrengandik gertuen dauden erakundeak dira udalak, eta hainbat neurri hartu behar izan dituzte alarma egoeraren aurrean. Legazpikoa, Segurakoa eta Beasaingoa, guztien isla

Trintxerako gune guztia abuztuan irekiko dute

Trintxerako zabalgunea berritzeko lanak «abuztu hasieran amaitutzat» emango ditu udalak Fernando Fariñas udal-lanen zinegotziak aurreratu duenez. Abuztuan hesiak kenduko dituzte eta zabalguneko jolas parkea irekiko dute. Jorge Oteiza eskultorearen Itziar lana dago Trintxeran, eta haren ingurua berritu dute. Fariñasek esan duenez, «zorua berritu dugu, baina beste guztia lehen zegoen bezala utzi dugu Oteizarekin berarekin eskulturaren ingurua nolakoa izango zen adostu genuelako».

Otamotz.com - Albisteak

Urretxu eta Zumarragako giza proba taldeak Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du

Larunbatean Gipuzkoako giza proba txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zuten Aian. Berrobi nagusitu zen, Tarinak-Deba bigarren sailkatu zen eta Urretxu eta Zumarragako Urola Garaia taldea hirugarren. Berrobi eta Urola Garaia sailkatu dira finalera. Bertan, Heldu-Orio eta Andutz-Itziar taldeak ere lehiatuko dira. Finala ere Aian jokatuko dute, abuztuaren 3an.

Otamotz.com - Albisteak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa