San Andres jaiak hasita, eleganteen ohiko desfilea egin dute herritarrek, aurten erraldoiez, buruhandiez eta dultzaineroez lagunduta. Arratsaldean eta gauean izango du jarraipena festak.


Eleberriak bidaiarien pentsamenduen bidez Paristik Bilborako hegaldi bat kontatzen du. «Zenak, denak eta litekeenak sortzen dizkigun buruahusteei buruzko lan bat da»

Apirilaren 5eko EAEko bozetako hautagai zerrendak aurkeztu dituzte. 14 goierritar ageri dira, sei alderdiren ilaretan. Bakarra dago zizeilua lortzeko moduko postuetan

'Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari' kontzertu eszenikoa Bilboko Loraldia elkarteak prestatu du. Estreinaldia biharamunean izango da, Bilboko Arriaga antzokian

Udal gobernu taldeari Jasangarritasun Energetikoaren Legearen inguruan egindako zortzi galdera erantzunik gabe gelditu direla salatu du EH Bilduk.

Desgaitasuna dutenak eta ez dutenak batera ariko dira kirolean, igandeko jardunaldian. Atzegik eta herriko hainbat kirol elkartek prestatu dute 400 kirolarirentzako topaketa

Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala onartu dute, «berdintasunezko gizarte inklusiboa» helburu hartuz eta mobilizazioetan parte hartzeko dei eginez.

Martxoaren 27tik 29ra Zegaman emakume korrikalarien asteburu pasa egingo dute, Salomonen eskutik. Izena ematea derrigorrezkoa da, martxoaren 22a baino lehen. 105 euro ordaindu behar ditu parte hartu nahi duenak.

Igartza sariaren emaitza jendaurrean aurkeztu du Erika Elizaraik. 'Zendabalitz' eleberriak hegazkin bateko bidaia kontatzen du zazpi bidaiariren pentsamenduen bitartez.

http://youtu.be/0jFaXQHeZO8 Goierriko bigarren jazz jaialdia antolatu dute Araman eta Ordizian datorren astebururako, uztailaren 4 eta 5erako. Eskualdean jazza entzuteko plaza bat eskaintzea da jaialdiaren helburua, musika estilo horri Goierrin indarra emateko. Sei kontzertu antolatu ditu Joseba Basarte, Nohan Alberdi, Jon Txurruka eta Urtzi Etxeberria laukoteak. Etxeberriak eman ditu azalpen gehiago.

Beloki pilotalekuan jokatuko dute bihar afizionatu mailako Euskal Herriko Eskuz Binakako Elite Txapelketako finala. Santxo-Perez eta Urbieta-Erostarbe bikoteak nor baino nor arituko dira. Partida 17:00etan hasiko da. The post Eskuz binakako elite txape...


Igandean Urretxuko eta Zumarragako kale pintura lehiaketa egingo dute. Euskarriak Urretxuko udaletxeko sarreran zigilatu behar dira, 09:00etatik 10:00etara. Lanak 13:00etatik 13:30era entregatu behar dira, toki berean. The post Igandean kale pintura le...