Albisteak

AZKEN ORDUKOA

Beasaingo Arriarango urtegi inguruan galdutako pertsona baten bila dabiltza

Eguerdiko ordubiak aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuetan. Olaberriko gizonezkoa da desagertutakoa. Suhiltzaileak eta Ertzaintza ari dira bilaketa lanetan.

Beasaingo EAJ-k jasotako babesa eskertu du

Oso pozik azaldu dira lortutako emaitzekin: “Herritarrek lau urte hauetan egindako kudeaketa babestu dute eta orain ekindako bideari jarraipena emango diogu, martxan ditugun proiektuekin lanean jarraituz eta berriak martxan jarriz”. Orain arte bezala, "beasaindar guztientzat eta gertutasunetik lan egiteko konpromisoa" berretsi dute jeltzaleek eta "erantzukizun eta umiltasunez hartu dute, beste behin, gobernatzeko ardura".

Bost herriren arteko txapelketan 83 pilotari gazte aritu dira

Aizkorpeko Bost herriren arteko pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Zerainen. Bost mailatatik lautan Idiazabalgo pilotariak izan dira garaile.

Hauteskundeak

EAJk gehiengo osoa lortu du Urretxun, eta PSE-EEk Zumarragan

Zumarragan jaitsi egin da PSE-EE bototan eta ordezkaritzan, baina eutsi egin dio gehiengo osoari. EAJk gorakada handia izan du Urretxun, eta gehiengo osoz aginduko du.

Hauteskundeak

EH Bilduk zortzi herritan irabazi du, eta EAJk eutsi egin dio herririk hazienetan

EH Bilduk lortu du boto eta ordezkari kopururik handiena Goierrin; ohiko herriez gain, Ordizian eta Idiazabalen ere irabazi du. EAJ izan da nagusi Beasainen, Lazkaon, Legazpin eta Urretxun, eta PSE-EE Zumarragan.

EH Bilduk jaso du bozka gehien Ordizian

EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Ordizian. EH Bilduk 2.049 bozka jaso ditu, EAJk 1.903 bozka, Elkarrekin Podemosek 519 eta PSE-EEk 486

EH Bilduk izango du alkatetza Seguran, hirugarrenez jarraian

Izarra Urdalleta izango da alkate berria. Koalizio abertzaleak bost zinegotzi izango ditu eta jeltzaleek lau.

EAJk gehiengo osoa lortu du berriz ere Beasainen, 10 zinegotzirekin

Jeltzaleek 3.318 boto eskuratuta, azken agintaldian baino zinegotzi bat gehiago izango du. EH Bilduk zinegotzi bat galdu du. PSE-EEk bi mantendu ditu.

Botiken berrordainketaz

Goierriko Hitza

Hasi da Seguran atez ateko bilketa

Gaur da hondakinak atez ate biltzeko lehen eguna Seguran. Arratsaldean egin duten ekitaldiarekin hasi da ziklo berria, eta aurrerantzean gaikako bilketa bidez jasoko dituzte hondakinak. Organikoaren bilketa izango dute lehen egunean Seguran, eta hala, birziklatze tasa %36tik %80ra igotzea da udalaren helburua.

Goierriko Hitza

Jubilatuek Santa Isabel jaiei amaiera emango diete igandean

Zumarragako jubilatuek Santa Isabel jaien barruan beren eguna ospatuko dute igandean. Ez da asteburuan egongo den ekitaldi bakarra, jaien azken txanpan field target txapelketa egingo dute etzi eta igandean Eitzagako parke botanikoan eta igandean Zumarragako X. Herri lasterketa ere izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa