Premiazko bilera deitu dute udalak, Basarte guraso elkarteak eta herri eskolak astelehenerako.


Ekain Mendizabal da elkarteko lehendakari berria; harekin batera, Eukene Lekuona, Esther Blanco eta Ana Ajuria ariko dira, besteak beste, zuzendaritza taldean.

Martxoaren 30ean egingo dute Legorretako Reggae jaialdia, bosgarren urtez. Euskal Herriko eta nazioarteko artista ugari ariko dira, tartean, Jamaikatik datorren Kabaka Pyramid kartelburua.

Markel Vesga 12 urteko mutiko legazpiarrari irabazi dio finala. Herriko onena Unai Elias gaztetxoa izan da. Eire Saria Asier Imaz legazpiarrari eman diote, bere lan on eta laguntzagatik

Jose Luis Arzuagak ‘Olagizonen omenez’ eskultura eman dio Legazpiko herriari. Koldobike Olabide alkatearekin hitzarmena sinatu du. Piezak 3,30 metroko altuera du eta 3,5 tonako pisua.

Txirrindulari ormaiztegiarra erori egin da Paris-Nizako 2. etapan, eta ospitalera eraman behar izan dute.

Lilatoiak 30 urte bete ditu aurten, eta partehartze markak ondu ditu, beste behin. Goierritarrek arrastoa utzi dute aurten ere, bai podiumean, eta baita korrikalari kopuruan ere.

Ekainaren 4an egingo da. Gehienez 40 dantzarik parte hartu ahal izango dute: 20 neskak eta 20 mutilek. Izena eman behar da aste honetan.

'Euskal Herria elkar josiz' lemapean, Basaizea elkarteak eta Iparra-Hegoak antolatutako egun osoko festa egin dute asteburuan Baigorrin.



Urretxu-Zumarragako Gainzuri eskolako irakasleek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, LOMCEren (Wert legea) aurka protestatzeko. Dozenaka irakasle bildu dira ikastetxearen atarian, "Murrizketarik ez, LOMCErik ez" leloa zeramaten kartelak eskuan zituztela. Elkarretaratzea bukatzeko, okasiorako prestatutako bertso batzuk kantatu dituzte.
