Albisteak

Xabier Zalduak pentatloi txapelketan parte hartuko du bihar

Xabier Zaldua aizkolariak Euskal Herriko pentatloi txapelketan parte hartuko du bihar, beste bost kirolarirekin batera: Arria VI, Txapartegi, Arria V, Zelai V eta Mugerza III. Azpeitiko zezen-plazan lehiatuko dira, 10:00etan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Entzule izatetik aktibo izatera

Ordiziako Kimetz Emakumeen Elkarteak 25 urte bete ditu aurten. Feminismoaren egungo egoeraz mintzatu da Belen Balerdi, sorreratik elkarteko kide den ordiziarra.

Goierriko Hitza

«Nahiago dut plazan aritzea, hesiaren atzetik begira egotea baino»

Futbolean, palan, korrika, herri kiroletan… Kirol ugaritan ibilitakoa da Lurdes Intxausti (Idiazabal, 1967), eta gaur egun, Gari seme zaharrenari esker, pisu ...

Goierriko Hitza

Kilometroak hartzeko prest dira Urretxu eta Zumarraga

Ia dena prest da Urretxun eta Zumarragan urriaren 7an Gipuzkoako ikastolen festa ospatzeko. Zirkuituak 5,9 kilometro eta lau gune izango ditu eta egun osoan zehar adin guztikoentzat ekitaldiak egongo dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goiz Deiak txistu kalejira egingo du etzi parke eta plazetan

MUSIKA // Goiz Deia txistulari taldeko kideek goizean goizetik alaituko dituzte etzi Legazpiko kaleak. Oraingoan herriguneko parkeetan eta plazetan ibiliko dira, baita auzoetan ere. Hain zuzen, Laubiden, Santikutz kaleko 20. 22 eta 24 atarien atzeko al...

Goierriko Hitza

Pirritx eta Porrotxen bideoklipa Zaldibian grabatuko dute

ZALDIBIA // Zaldibiako Lardizabal herri eskolako haurrek Pirritx eta Porrotx pailazo taldearen ikus-entzunezkoan parte hartuko dute. Musua diskoko bi bideoklip grabatuko dituzte astelehenean, Zaldibian bertan, pailazoak lagun dituztela. 10:00etatik 12:...

Goierriko Hitza

Nila Bajon lazkaotarrak ehun urte bete ditu

LAZKAO // Mendebeteko ospakizuna izan zen, herenegun, Lazkaon. Nila Bajon de Leon herritarrak ehun urte ospatu ditu. Quintanillan (Valladolid, Espainia) jaioa, ezkondutakoan etorri zen Euskal Herrira. 10 urte Ataunen bizi izan ziren, eta gero Lazkaon. ...

Goierriko Hitza

Argazki rallyko sariak banatuko dituzte kultur etxean

ARGAZKIGINTZA // Gaur, 19:00etan, aurreko irailaren 2an Legazpin ospatutako Gipuzkoako Artzain Egunean jokatu zen argazki rallyko sariak banatuko dituzte Ikatza argazkilari elkarteko kideek. Sari banaketan irabazleak egongo dira eta, sariak jasotzeaz g...

Goierriko Hitza

Iñaki Azurmendik hirugarren egin du Euskal Herriko aizkora txapelketan

Gaur eguerdian, Arbizun jokatu den Euskal Herriko aizkora txapelketan hirugarren egin du Iñaki Azurmendi arriarandarrak. Ezin izan dio iaz lortutako txapelari eutsi; Floren Nazabalek jantzi du aurtengo txapela, eta bigarrena izan da Joxe Mari Olasagas...

Goierriko Hitza

‘Dantza zati bat’ bideorako entsegua egin dute plazan

Atzo eta gaur, Dantza zati bat ekimeneko entseguak egiten ari dira Ordizian, Plaza Nagusian. Nazioen Mundua herri ekimenak egin zuen Gazta zati bat dokumentalaren Ardiherria abestia oinarri hartuta, koreografia prestatzen ari dira ordiziarrak. Adin de...

Goierriko Hitza

Brasilerako 25 tren egiteko 80 milioiko enkargu berri bat lortu du CAF enpresak

CAF enpresa beasaindarrak Brasilgo bi hiritako trenak egiteko kontratu bana lortu du, Sao Pauloko lantegian egiteko. Belo Horizonte hirirako lau bagoiko hamar tren egingo dituzte, eta lau bagoiko beste hamabost trenen ‘bogie’-ak Porto Alegr...

Beasaingo Hitza

San Andres jaiak Ormaiztegin: Elegante Eguna

Elegante eguna   14:00 Eleganteen bazkaria O.G.A.k antolatuta Zubipe kiroldegian. Bazkalostean mahaijokoak O.G.A.k antolatuta Zubipe kiroldegian. 16:00 Mus txapelketa 8 erregetara Jubiatuen Elkartean. 17:30 Jolas didaktikoak haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzeko, Zumalakarregi museoan.

Goierri Mendebaldeko Hitza

Harkaitz Cano, Euskadi saria besapean, Lazkaon izan da

Harkaitz Cano idazle lasartearrak irakurleekin solasaldia egin zuen, herenegun, Lazkaoko Gerriko Txokoan. Gerriko kultur elkartearen Liluratura saioan izan zen, 25 bat irakurlerekin, Twist eleberri sarituaren berri emateko eta herritarren iritziak jasotzeko. Hain zuzen, asteartean ordu beretsuan narratibako Euskadi Saria jasoa zen Cano. Lazkaoko solasaldiaren aurretik, Goierriko Hitza-rekin hizketan aritu zen Harkaitz Cano. Hona elkarrizketa:   «Apustu erradikala egin nuen» Aurten narratibako Euskadi, Beterriko Liburua eta kritikaren sariak jaso dituen Twist eleberriaz jardun da Harkaitz Cano Lazkaon, EAEko sari gorena jaso eta 24 ordura. Herri txikia izatearen abantaila da Harkaitz Canorentzat (Lasarte, 1975) egun baten tartean sari garrantzitsu bat jasotzea eta irakurleekin zuzenean hitz egitea. Gerriko Txokoan xehetu du, irakurleekin, eleberri saritua. Zer bilatzen duzu irakurleengan Gerrikokoa bezalako solasaldiekin? Batez ere jaso egiten dut. Liburu honekin, hain zuzen, konturatu naiz jendeak gauza asko jartzen dituela liburuan ez daudenak: garaiari buruzkoak, gertaeraren oroitzapenak… Osatzera dator jendearen bertsioa, liburuak garai horri buruzko ateak irekiko balizkio bezala, eta orduan bakoitzak bere oroitzapenak ematen ditu. Norbere susmoak baieztatzeko modu bat ere bada, zer gustatu den eta zer ez. Dozena erdi bat saio egin direnean, konstante batzuk errepikatzen hasten dira. Zer irudipen jaso duzu orain artekoetan, orokorrean? Bi irakurle mota daude, oro har. Lehenengo kapitulua asko [...]

Aimar Maiz

Zaldibiako Udalak %3,1 igoko ditu zergak 2013an, orokorrean

Zaldibiako Udalbatzak azaoren 5ean onartu zuen 2013rako ordenantza fiskala. Orokorrean, Hego Euskal Herriko KPI Kontsumorako Prezioen Indizeari dagokion %3,1 haziko dira udal zergak eta tasak. Lehen aldiz hartu dute aintzat eremu hori, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako KPIa (%2,9) eta Nafarroakoa (%3,3) batekoz beste eginda. Bilduk eta Zaldibian Herrigintzanek oniritzia eman zioten ordenantzari. Herrigintzanek, hala ere, aldundiaren hainbat parametrotan desadostasuna azaldu zuen, aktan jasotzeko. Zerga sortan berritasuna etxebizitza hutsen gainekoa izango dute udalerriek 2013an. Aldundiak sortu du, eta udalei eman die kobratzeko eskumena, errekargu portzentajea ere euren esku utzita. Zaldibiako Udalak etxe hutsei %50 aplikatzea erabaki du. Uraren tasan ere kontzeptu berria sartuko da datorren urtean: kontsumoaren araberako zerga kobrantza, gastatutako metro kuboen multzoka. Udalari zerbitzua kostatzen zaion guztia ez du zergekin finantzatuko. Aurten «erdia bakarrik» aplikatuko da. Tasak egokitzen Zaldibiako udal gobernuak aurkeztu duen ordenantzaren oinarrian aberastasunaren zenbatekoaren neurria dago: «Gehien daukanari gehiago kargatuko zaio zergetan. Tasak egokitzen ari gara jendearen baliabideetara», azaldu du udalak. Ibilgailuen kasuan, adibidez, potentzia fiskal handiagoaren arabera, tasa portzentualki hazi egingo da. Auto txikienetan, ziklomotore, atoi, traktore eta kamioietan KPIarena igoko da. Zabor bilketari dagokionez, %8 igoko da zerga. Sasietak %5 garestitu dio udalari faktura, eta igoera horri KPIa gehitu zaio. Helburua arlo horrek duen [...]

Aimar Maiz

Zaldibian 112 herritar izan dira atez atekoari buruzko lehen batzarrean

Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian aste honetan egin dituzte herrian zaborra biltzeko atez ateko sistema xehetzeko aurreneko batzar irekiak. Jendeak erantzun du. Zaldibian, adibidez, herenegun 112 elkartu ziren antzokian. Lehen bilera horietan teknikariek Spora enpresak egindako azterketa —herri bakoitzera egokitua— eta bilketa sistema orokorra aurkeztu dute. Hurrena, prozesuan sakontzeko, auzoka, kaleka edo etxebizitza blokeka egingo dituzte bilerak.

Aimar Maiz

‘Kilimanjaroko elurrak’ filma Ataunen

Ataungo Herri Antzokian Las nieves del Kilimanjaro (Les neiges du Kilimandjaro) filma emango dute. Drama generokoa da, ikusle guztientzat egokia. Gaur 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan dira sarrerak. Haurrek Nanny McPhee & the big band izango dute, euskaraz, igandean 16:30ean.

Aimar Maiz

Asiako liztorren habia bat kendu dute Gabirian

Gabirian Asiako liztorren habia bat kendu dute. Mandiola Zaharreko txabola barruan egin zuten liztorrek habia. Atzo intsektizida bidez hil zituzten liztorrak eta ondoren beraien habia kendu zuten sutan erretzeko. Honako argazki hauek bidali dituzte gab...

Goierri Mendebaldeko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa