Albisteak

Argazki rallyko sariak banatuko dituzte kultur etxean

ARGAZKIGINTZA // Gaur, 19:00etan, aurreko irailaren 2an Legazpin ospatutako Gipuzkoako Artzain Egunean jokatu zen argazki rallyko sariak banatuko dituzte Ikatza argazkilari elkarteko kideek. Sari banaketan irabazleak egongo dira eta, sariak jasotzeaz g...

Goierriko Hitza

Atom Rhumba eta Nuevo Catecismo Católico, bihar

ZUMARRAGA // Bihar ZZ Rock jaialdia egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. 13:00etan The Ribbons talde bilbotarrak joko du eta ondoren herri bazkaria egingo dute. Motz tabernan eman behar da izena (10 euro). Gauean lau kontzertu egongo dira: 22:00etan...

Goierriko Hitza

Pirritx eta Porrotxen bideoklipa Zaldibian grabatuko dute

ZALDIBIA // Zaldibiako Lardizabal herri eskolako haurrek Pirritx eta Porrotx pailazo taldearen ikus-entzunezkoan parte hartuko dute. Musua diskoko bi bideoklip grabatuko dituzte astelehenean, Zaldibian bertan, pailazoak lagun dituztela. 10:00etatik 12:...

Goierriko Hitza

Nila Bajon lazkaotarrak ehun urte bete ditu

LAZKAO // Mendebeteko ospakizuna izan zen, herenegun, Lazkaon. Nila Bajon de Leon herritarrak ehun urte ospatu ditu. Quintanillan (Valladolid, Espainia) jaioa, ezkondutakoan etorri zen Euskal Herrira. 10 urte Ataunen bizi izan ziren, eta gero Lazkaon. ...

Goierriko Hitza

Haurrentzat mendi duatloia jokatuko da bihar Lazkaon

LAZKAO // Tri-Antzar Lazkao taldeak antolatuta, IV. Gaztetxoentzako Mendi Duatloia bihar jokatuko da Lazkaon, 11:00etan. Plazan eta Harizti Handiko parkean izango da lasterketa. Korrika (bi saio) eta mendi bizikletan ibiliko dira haurrak, benjamin, ale...

Goierriko Hitza

Argazki rallyko sariak banatuko dituzte kultur etxean

ARGAZKIGINTZA // Gaur, 19:00etan, aurreko irailaren 2an Legazpin ospatutako Gipuzkoako Artzain Egunean jokatu zen argazki rallyko sariak banatuko dituzte Ikatza argazkilari elkarteko kideek. Sari banaketan irabazleak egongo dira eta, sariak jasotzeaz g...

Goierriko Hitza

Emakume taldea sortzeko bigarren bilera egingo dute

GIZARTEA // Legazpin emakume elkarte bat sortzeko urratsak ematen ari dira. Aurretik deitu zuten jada bilera ireki bat eta oraingoan bigarrena antolatu dutenaren berri eman dute. Bilera datorren astelehenean, urriak 1, izango da kultur etxean, 18:30ean...

Goierriko Hitza

Atom Rhumba eta Nuevo Catecismo Católico, bihar

ZUMARRAGA // Bihar ZZ Rock jaialdia egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. 13:00etan The Ribbons talde bilbotarrak joko du eta ondoren herri bazkaria egingo dute. Motz tabernan eman behar da izena (10 euro). Gauean lau kontzertu egongo dira: 22:00etan...

Goierriko Hitza

Estanda Ordiziak Bilbon jokatuko du bihar

Estanda Ordiziak Bilbon jokatuko du zapatuan, Tecuni Bilboren kontra. 18:30ean hasiko dute partida. Euskal derbia izango da, eta ordiziarren hitzetan, “oso interesgarria izango da, bi taldeek asko baitute jokoan”. Bilbotarrak sailkapenaren ...

Goierriko Hitza

Udalak 2013ko aurrekontua lantzeko prozesua hasiko du

Beasaingo Udalak 2013ko udal aurrekontuak onartzeko prozesua martxan jarri du. Hemendik urte bukaerara arte, herritarrekin, eragileekin eta alderdiekin bilduko dira, urte bukaerarako edo urtarrilean, aurrekontuak osatu eta udalbatzak onar ditzan. Krisiak baldintzatutako aurrekontuak izango direla aurreratu du udalak, «baina herria ez da geldirik geldituko». Udalaren diru sarrerek behera egin dute, eta 2007ko aurrekontuen mailara jaitsi direla diote, hau da, 13 milioi euroren azpitik; gastuek berriz, goraka jarraitzen dute. Hala ere, «inbertsioen atalari eutsi» egin nahi diote eta «ezinbestekoak diren egitasmoak egiteko gai» izango direla uste dute. «Denok nahiko genuke gehiago egin, baina lehentasunak ondo ordenatu beharrean gaude» Aurrekontua egiteko prozesu horretan parte hartuko duten alderdiei eta eragileei, «arduraz» jokatzeko eskatu diete, «talka politikotik urrundu eta garaiak eskatzen dituen adostasunetara» iristeko. Hala, «lehentasunak behar bezala kokatzeko denen iritziak jasotzeko prest» agertu da udala. 2012ko kontuen balantzea Bestalde, 2012ko kontuei dagokionean, «%90ean gauzatuta edo gauzatze bidean» izango dela azaldu du udalak. Sarreren kasuan, Aldunditik jaso beharreko diru kopuruak behera egin duen arren, «Beasaingo Udalak egindako aurreikuspenak bete betean asmatu» duela azaldu dute, eta saldoa aldekoa izango dela. Zeharkako zergetan, ordea, «hirigintza espediente baten irregulartasunak tarteko», sarrerek ez dute aurreikuspen hori bete, eta jaso beharreko 500.000 euroak atzeratu egingo dira. Azkenik, Beasain Lantzenek izandako [...]

Beasaingo Hitza

Sandy urakanaren lekukoak

 Zumarragar bikote bat New Yorken izan da Sandy urakana handik igaro den egunetan, diotenez komunikabideek egindako jarraipena eta urakanaren benetako eragina ez...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Web orrialde berria aurkeztu dute Seguran

Herriko 25 elkarteei presentzia handiagoa emango dien web orrialde berria aurkeztu zuten atzo arratsaldean Seguran. Bilerara herriko hainbat elkarte inguratu ziren eta Axier Alustizak zinegotziak web orri berri honen nondik norakoak azaldu zizkien bert...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Hamazazpi garagardo mota jarriko dituzte Hereneko festan

Lazkaoko Heren tabernan III. Garagardo Festa egingo dute, ostiralean eta larunbatean. 19:00etatik gauerdira bitartean, 17 garagardo mota probatzeko modua izango da. Jateko txonkoa eta saltxitxak purearekin emango dute. Txartelak tabernan bertan erosi b...

Aimar Maiz

Jostailuen truke azoka egingo du Aisihezik larunbatean

Aisihezi aisialdi elkarteak, Jostailuen II. Truke Azoka antolatu du larunbaterako. Ekimen horren helburua, «Gabonetan ematen den gehiegizko kontsumoaz» ohartaraztea dela azaldu dute Aisiheziko kideek. Izan ere, «jostailuak eta jolasak duen garrant...

Beasaingo Hitza

82 urteko gizon baten bila ari dira Ordizian

Atzo arratsaldetik desagertuta dago gizona. Paseatzera atera zen, eta ordutik ez da etxera itzuli. Ertzaintzako, Gurutze Gorriko eta DYAko kideak dabiltza bere bila. Zakurrak ere erabiltzen ari dira, aztarnak aurkitzen eta jarraitzen lagundu diezaieten...

Goierriko Hitza

‘Gu itsasoa’ erakusketa zabaldu dute Igartzan

Itsasoa ez da kostaldekoen kontua bakarrik. Askok uste baino lotura gehiago izan du barrualdeak itsasoko bizimoduarekin. Batez ere, Euskal Herriak «lehen mailako itsas industria» izan zuenean. Itsasontziak egiteko material eta lehengaiak barrualdeko baso eta burdinoletatik eramaten zituzten. Gu itsasoa erakusketak,  harreman horretan sakontzen du, itsasoa denona dela agerraraziz. Gu itsasoa ekimena, Albaola itsas kultur erakundeak, Zerain Dezagun fundazioak eta Igartubeiti baserri museoak elkarlanean sortutako ekimena da. Albaola elkarteko Xabier Agotek azaldu duenez, «erakusketa hau egitasmo zabalago baten zatia da, lehendabiziko urratsa. Gu itsasoa, filosofia bat da, herri ikuspegi berri bat, aintzindaria eta iraultzailea gure ustez». Izan ere, ekimen hau izan da itsasoaren mundua lehorrean landu duen lehena. Albaola elkartea Pasaian sortu zen, itsas ondarea lantzeko eta ezagutarazteko asmoz.  Agoteren arabera, «gaia sakontzen ari ginen heinean, konturatu ginen bide guztiek Gipuzkoako eta Euskal Herriko barnealdera eramaten gintuztela. Modu natural batean». Izan ere, kostaldean beharzituzten baliabideak lehorrean zeuden, bai meategiak, bai burdinolak eta baita basoak ere. Agoteren arabera, XVI. mendean, «gure herri txiki hau munduko itsas naziorik indartsuenetakoa» izan zen, eta hori, «herri oso baten inplikazioarekin» lortu zen. Hori da «erakusketa honen bidez eta Gu itsasoa egitasmoaren bidez aldarrikatu nahi duguna, gure iragan aberats hori ez baitugu ezagutzen». Igartubeiti museoko Kizkitza Igarteburuk, «Igartza jauregia erakusketa hau [...]

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa