Albisteak

Argazki rallyko sariak banatuko dituzte kultur etxean

ARGAZKIGINTZA // Gaur, 19:00etan, aurreko irailaren 2an Legazpin ospatutako Gipuzkoako Artzain Egunean jokatu zen argazki rallyko sariak banatuko dituzte Ikatza argazkilari elkarteko kideek. Sari banaketan irabazleak egongo dira eta, sariak jasotzeaz g...

Goierriko Hitza

Pirritx eta Porrotxen bideoklipa Zaldibian grabatuko dute

ZALDIBIA // Zaldibiako Lardizabal herri eskolako haurrek Pirritx eta Porrotx pailazo taldearen ikus-entzunezkoan parte hartuko dute. Musua diskoko bi bideoklip grabatuko dituzte astelehenean, Zaldibian bertan, pailazoak lagun dituztela. 10:00etatik 12:...

Goierriko Hitza

Atom Rhumba eta Nuevo Catecismo Católico, bihar

ZUMARRAGA // Bihar ZZ Rock jaialdia egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. 13:00etan The Ribbons talde bilbotarrak joko du eta ondoren herri bazkaria egingo dute. Motz tabernan eman behar da izena (10 euro). Gauean lau kontzertu egongo dira: 22:00etan...

Goierriko Hitza

Nila Bajon lazkaotarrak ehun urte bete ditu

LAZKAO // Mendebeteko ospakizuna izan zen, herenegun, Lazkaon. Nila Bajon de Leon herritarrak ehun urte ospatu ditu. Quintanillan (Valladolid, Espainia) jaioa, ezkondutakoan etorri zen Euskal Herrira. 10 urte Ataunen bizi izan ziren, eta gero Lazkaon. ...

Goierriko Hitza

Beñat Garmendia pilotariak urtarrilean debutatuko du profesionaletan

Aspe enpresarekin bi urterako kontratua sinatu du beasaindarrak.

Goierriko Hitza

Ilintik kanpaina berria jarri du martxan

Guztira 4.000 euro banatuko dituzte 5, 10 eta 20 euroko txarteletan

Goierriko Hitza

Arkitektura, etxeko gauzekin

Umetan Lego eta Tente bezalako arkitektura jolasekin jolastu izan dugu denok, baina helduaroan ez gara horretan ausartzen: arkitektura arkitektoen kontua da. Iñaki Mariñelarena artista zumarragarraren ustez, ordea, eraikin bat diseinatzeko

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Toberako Santa Zezilia kontzertuak

Tobera Musika Eskolak, Zegaman azaroaren 20ean, datorren asteartean, egingo du lehen kontzertua eskolako gimnasioan 18:30ean, Izaskun Malkorra eta Laida Arrondok aurkeztuta . Seguran, azaroaren 21ean egingo da kontzertua Botikaxahar kulurgunean 18:30ea...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Haurrek ekingo diote 29. Ostadar Mendi Asteari

Argazki lehiaketan sari bakarra utzita ere, 255 irudi inguru jaso dituzte munduko hainbat herrialdetatik

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Lazkaoko ikasleak alemaniarrekin trukean

Lazkaoko San Benito ikastolako ikasle talde batek —batxilergoko lehen mailakoak— astebeteko egonaldia egin du Alemanian, kultur bidaian. Hanburgo, Lübeck eta Berlin hiriak ikusi zituzten, urriaren 23tik 30era. Truke eran oinarritu dute bidaia, Hanburgoko ikastetxe batekin. Hango familien etxeetan egon dira lazkaotarrak, Groshandsdorf herrian. Alemaniar kideek udaberrian itzuliko dute bisita Lazkaora, Euskal Herria ezagutzeko.

Aimar Maiz

Literatura tertulia Seguran

Euskara Biziberritzeko Planaren barruan, Xabier Etxeberria idazlea etorriko da Botikaxahar kulturgunera, Udazkeneok lorea liburuaren inguruko literatura tertulia egiteko. 18:30ean hasiko da tertulia etatertuliara joateko liburua irakurrita joan behar d...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Elosegi kaletik plazarako bidea itxi egingo dute bihar, Lazkaon

Lazkaoko Elosegi kaletik plaza atzeko aparkalekura doan bidea —San Prudentzio eskolaren aurrekoa— itxi egingo dute bihar, osteguna, zirkulazioarentzat, Lazkaoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. 08:00etan moztuko dute pasaera. Udaletxe atzean dagoen garabia kendu behar dute. Plazako aparkalekura sartzeko edo handik irteteko Mikelar kaletik bideratuko dute zirkulazioa.

Aimar Maiz

Antioko interpretazio zentroa ez dute Gabonak baino lehen inauguratuko

Jatetxearen ustiaketa esleitzeko baldintzak aldatzeko gogoeta prozesua egiten ari da udal gobernua

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Egun gutxiren buruan hasiko dira Kanpandegi aldean errotonda berria eraikitzen

Lazkao kanpoaldetik inguratzen duen saihesbidean hirugarren biribilgunea eraikitzeko lanak aurki hasiko dira. Eraikitzaile enpresa aukeratuta eta lanak emanda daude, eta azken tramiteak burutu ondoren, datozen egunetan hasteko moduan egongo da errotonda berria, Kanpandegi baserriaren alboan, Ataun aldera. Kanpandegiko errotonda, Iturgaitzagakoa bezala, Goraiki enpresa-batasunak eraikiko du, Iturrioz eta Iparragirre eraikitzaileek osatutako aldi baterako multzoak. Hamabi enpresak aurkeztu zituzten eskaintzak lehiaketa publikora. Lanen kostua 1.072.024,82 eurokoa da, proiektuaren arabera, gehi dagokion BEZa (225.125,21 euro). Ia 1,3 milioi euro, beraz. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du, 2010etik hitz emanda dauden diru laguntzen bitartez.

Aimar Maiz

Moskorrak mus txapelketa abenduaren 15ean da

Lazkaoko Moskorrak taldeak antolatutako 32. mus txapelketarentzat eguna jarri dute: abenduaren 15ean jokatuko da, herriko tabernetan eta elkarteetan. Lehen zortzi bikoteek izango dituzte sariak, denera 2.000 eurotik gora dirutan.

Aimar Maiz

Etxegaraten kamioiei kobratzen hastea ez dute onartu Batzar Nagusiek

Berria.info • Etxegarateko mendatean kamioiei ez diete oraingoz bidesaririk ezarriko. EAJk Gipuzkoako Batzar Nagusietara eraman du gaur proposamena, baina atzera egin du azkenean, aurrera ateratzeko modurik ez zuela ikusita. Hiru alderdik elkar hartu dute beste testu bat onartzeko: Bilduk, Aralarrek eta PPk. Gipuzkoako errepideak pagatzeko finantzaketa plan bat aurkezteko eskatu diote hiru alderdi horiek diputazioari. Martxoa amaitzerako egina egon behar du. Aldundiak “eredu oso bat” aurkeztu behar duela erabaki dute hiru alderdi horiek; hots, ez dute balekotzat jo N-1 errepidean soilik jartzea bidesaria. “Gizarte beharrak” kontuan izan beharko ditu araudi berriak. Gipuzkoako Bide Azpiegitura diputatu Larraitz Ugartek nabarmendu du EAJren jarrera bistan utzi duela gaurko saioak: “Errepideak finantzatzeko proposamen seriorik ez daukala argi geratu da. Elkarrizketa haustea soilik nahi du, eta gero eta bakartuago dago”. EAJren izenean, Markel Olanok adierazi du ados jartzea izan dela jeltzaleen helburua, eta, horrelakorik ez zela ikusita, atzera egitea erabaki dutela. Olanok dio euren proposamena dela lehenbizi kamioientzat bidesaria jartzea Etxegaraten eta gero zabaltzea sistema hori herrialdeko lehen mailako sarera.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa