Albisteak

«Antzokiak aukera asko ematen ditu eta ezin ditzakegu pasatzen utzi»

Legorretako Herri Antzokiari bizitza berria ematen ari zaie herritar talde bat; horien artean dago Eric Arregi (Legorreta, 1989).  Haien helburua herriko ...

Goierriko Hitza

«Bai egunez eta baita gauez ere txosna gunea ondo pasatzeko leku anitza da»

Txosna Batzordeko kideek guztia prest dute Santa Ana festak hasteko. Ohikoa den bezala, aurtengoan ere egitarau oparoa prestatu dute Ordiziako pilotaleku ...

Goierriko Hitza

2018ko Santa Isabel jaietako argazkilaria

Argazkiek bere txokoa dute Zumarragako jaietan, aspalditik. Lehen Santa Isabel egunean ra-lly bat egiten zen eta festa guztiak hartzen dituen lehiaketa bat antolatzen dute orain. Aurtengoa Iker Gutierrez zumarragarrak irabazi

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

'Mendebalde' erakusketa ikusgai Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan

Erakusketak Asier Gogortzaren 22 argazki biltzen ditu, guztiak mendebaldera begira dauden baserrietako hormenak dira

Goierriko Hitza

Arku tiraketarako aire libreko eremu berria egokitu dute Beasainen

Ia 100 metroko luzera du Salbatore auzoko guneak. Zorua berdindu eta trasteak gordetzeko etxolatxoa jarri du Beasaingo Udalak. Euskadiko txapelketa irabazi du Igartza taldeko Rafa Gonzalezek

Goierriko Hitza

Garikoitz Bravo: “Euskaltelera joatea orain arte eman dudan pauso handiena da, urtetako ahaleginaren saria”

Euskaltel txirrindulari taldeak goierritar bat gehiago edukiko du, datorren sasoitik aurrera. Garikoitz Bravo lazkaotarrak bi urterako kontratua sinatu du, Caja Rural kontinentalean hiru denboraldi aritu ondoren. Pozez kabitu ezinik da Garikoitz Bravo txirrindularia (Lazkao, 1989), eta bi astean «emozionatuta» egon da jauziarekin. UCI ProTourren jarraitzea jaistea baino errazagoa ikusten du, eta goren mailan ariko da, Izagirre anaiekin. Itzuli handi bat probatzeko gogoa du. Zuzendariak esandako «edozer» egiteko prest da, baita aukera emandakoan aprobetxatzeko ere. Zer suposatu du zuretzat Euskaltel taldeak fitxatzeak? Eman dudan pauso handiena. Hainbeste urte ahalegina eginez, beti talde txikietan, eta behingoagatik iritsi da saria. Ekipo serioa da, handia, eta maila altuenean dago. Beraz, niretzat gorena da. Zer moduz sentitzen zara? Pare bat astean gorputza arraro eduki nuen. Asumitzen duzu ekipoak zurekin kontatu behar duela, baina ideiara egin gabe. Bizikletan irteten zara, mundu guztiak galdetzen dizu, herrian ere bai… Ni, emozionatuta. Nola izan da fitxaketaren prozesua? Orain dela hilabete eta erdi izan zen. Duela lau urte Fundazioarekin egin nituen proba batzuk, baina ordutik ezer jakin gabe ibili naiz. Zortea izan dut. Caja Ruralekin kontratua eta baldintzak negoziatu beharrean geunden. Antonio Vaqueriza ordezkariarekin hasi nintzen, eta, hari esker, hemen aurkitu dit postua. Dudarik gabe, berak sartu du muturra. Bi [...]

Aimar Maiz

Amets Bide, aro berri bati atea irekiz

Orain lau urte desagertzeko zorian egon zen Jakintza Dantza taldea, baina krisi horretatik indarberrituta atera ondoren, Amets Bide kultur elkartea izatera pasa da tarte horretan. Ez dira nonbait borondatezko lanerako garairik onenak. Konpromiso asko eta astialdiari denborarik ezin eskaini. Duela lau urte Jakintza Dantza Taldea desagertzeko zorian egon baldin bazen, lau urte beranduago erabat indarberrituta eta izena aldatuta etorri da Ordiziako dantza talde berria, orain 40 urtetik gora herrian egon zen dantza taldearen izena hartuz: Amets Bide. Hori bai, dantzara ez ezik, bestelako kultur adierazpenetara irekita daudenez, kultur elkarte izaera eman diote taldeari. Konpromiso eta ez etsitzearen adibide dira Izaro Insausti eta Edurne Saez, Amets Bide Kultur Elkarteko zuzendaritzako kideak. Insaustik urteak daramatza dantza munduan, eta azken urteetan herriko txikienen dantza erakuslea izan da. Saez, berriz, lehen aroko Amets Bide ezagututakoa da. «Orain lau urte desegitekotan egon zen taldea. Artean zeuden irakasleak unibertsitatera joan ziren, jarraitzeko asmorik ez zuten, eta lau lagun geratu ginen, biok, nire ama eta Edurneren alaba, ama-alabak. Bi alabek hartu genituen talde guztiak», gogoratu du Insaustik. Haien buruei esan zieten «poliki-poliki» joan behar zutela, baina «oinarri onak» finkatuz. Insaustiren esanetan, taldearen helburua «umeak heztea» izan da beti, gero, adin batera iristen direnean, haiek egin ditzaten irakasle [...]

Ordiziako Hitza

Boluntarioen eguna eta Beasain Elkarlanean jaia egingo dituzte larunbatean

Elkartasunak mila aurpegi izan ditzake, eta horren erakusgarri dira elkartasun proiektuetan diharduten Beasaingo elkarteak. Aste osoan zehar hainbat ekitaldi egin dituzte, baina larunbata izango da, egitarau aldetik, egunik beteena. Beasaingo elkarteek Boluntarioen eguna ospatuko dute batetik; baina egun berean, elkarte horietako batek, Herriak Elkarlanean GBEak, Beasain Elkarlanean eguna ere egingo du. Boluntario astea, herriko gizarte arloko herriko elkarteek urtean zehar egiten duten lan isila ezagutarazteko sortu zen, duela hamaika urte. Gisa horretako  hemezortzi elkarte daude Beasainen, eta aste horren barruan, beraien lana kalera ateratzen dute. Horixe egingo dute bihar goizean, Gernika pasealekuan jarriko dituzten postuetan. Besteak beste, umeentzako jolasak, trikitilariak eta Gurea abesbatzaren saioa izango dira. Baita elkarteen arteko patata tortilla lehiaketa ere. Epaimahaikide moduan, Rubiorena, Urbieta, Dolarea eta Xerbera jatetxeetako sukaldariak ariko dira. Aurretik ordea, 12:00etan, eskarmentu gehien duen elkarteari urtero eskaintzen dioten omenaldia egingo dute. Aurten, Alkoholiko Anonimoen elkartea izango da omendua. Elkarte horrek 30 urtetik gora daramatza Beasainen lanean, 1980. urtean hasi baitziren alkoholarekin arazoak dituzten Goierriko biztanleei laguntza eta aholkularitza ematen. Irabazi asmorik gabeko Beasaingo elkarterik beteranoena da. Urbialde plazan duten egoitzan biltzen dira, astearte eta larunbatetan, 19:00etan. Beasain Elkarlanean eguna Boluntarioen Egunarekin batera, Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako festa izango da bihar, arratsalde partean hasita. 16:30ean, zeramika tailerra egingo dute, [...]

Beasaingo Hitza

Apaolazari ezarritako hamar urteko kartzela zigorra berretsi egin dute

Espainiako Auzitegi Nazionalak Iban Apaolaza preso politiko beasaindarrari jarritako hamar urteko kartzela zigorra berretsi du. Apaolazaren abokatuak, haren etxean egindako mihaketa baliogabetzeko eskatu zuen, baina auzitegiak ukatu egin du zigorra «neurrigabea» denik. 2001eko azaoran ETAk Madrilen jarritako bonba autorako lehergailuak eraman izana leporatuta zigortu zuten.

Beasaingo Hitza

Larunbatetik aurrera Zirika irratia berriro martxan

Larunbat honetan ekingo dio ikasturte berriari Idiazabalgo Zirika irratiak. FM 98.9an entzun ahal izango da asteroko saioa 13:00etan hasita, eta gainerakoan 24 orduz musika egongo da. Aurrez zegoen lan taldeari, gainera, lagun berriak ere gehituko zaiz...

Goierri Mendebaldeko Hitza

D-Pintxos taldea zuzenean

D-Pintxos talde legazpiarrak bere lehenengo diskoa aurkeztuko du gaur gauen gaztetxean. Zazpiak bat izenburupean argitaratu dute lana, eta hamar abestiz osatuta dago. Zortzi, beraiek sortutakoak dira, beste bat Legazpiko Hartu Arte taldearena eta azken...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa