Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.


Aurrejuzku asko daude euskararen eta etorkinen inguruan. Euskara zaila dela eta etorkinek ez dutela gure gizartean integratu nahi, adibidez. Mehmood anaiek ez dela hala erakutsi dute. Duela hamabi urte Pakistandik

Uztailaren 22an, festa eguna izango da hirugarren urtez, Astigarretako San Gregorio ermitan. Hainbat hamarkadatan galduta egon ondoren, astigarretarrek San Gregorioko erromeria berreskuratu dute. ...

Gaur, 19:00etan Zumarragako kultur etxean, azken kafe filosofikoa egingo dute. Lau gai hauetako bati buruz hitz egingo dute (edo parte hartzaileek proposatutako beste edozein): Gizonezkoak eta emakumezkoak zerbaitetan ezberdin izaten

Irailaren 5ean sukaldaritza lehiaketako platera aukeratzeko bilera egingo dute

EH Bildu koalizioak larunbat eguerdian du, Lazkaon, Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako lehen ekimena. 12:00etan bizikleta martxa egingo dute, plazatik abiatuta.

Biok Zerbitzuak Ordiziako saskibaloi taldeak Leioan jokatuko dute ligako bigarren partida. 18:00etan dute hitzordua, Askartza taldearen kontra. Bizkaitarrak EBA ligara igotzekotan egon ziren iaz, eta aurtengo lehen partida galdu egin dute. Biok Zerbit...

Ordiziako Mendizaleak elkarteak Oriotik Iturraranerako mendi ibilaldia egingo du urriaren 7an, igandea. Agorregi eta Pagoeta inguruetatik ere igaroko dira bidean. 7:30ean abiatuko dira.


Euskal Herriko II. Mendi duatloi zirkuitoa martxan da dagoeneko, eta asteburu honetan iritsiko da Beasainera; izan ere, larunbat honetan jokatuko dute Arriarango proba, zirkuitoko hamaika probetan laugarrena. Parte hartzaileek 12 kilometro bizikletan eta 6 kilometro korrika egin beharko dituzte. Proba nagusiaren aurretik, gaztetxoena ere egingo dute. Goierriko Trigoi triatloi taldeak eta Arriarango Intxaurpe elkartekoek antolatzen dute proba, eta aurten, laugarren urtea egingo du. Aurreneko urteetan Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketak jokatu eta gero, beste proba batzuetako antolatzaileekin elkartu eta Euskal Herri mailako zirkuitoa antolatzea erabaki zuten iaz. Haren arrakasta ikusita, aurten ere bide beretik jarraitzea erabaki dute. Ibilbideari dagokionean, aldaketa txiki batzuk izan badira ere, «aurreko urteetakoaren antzekoa» izango dela azaldu dute antolatzaileek. Pronostikoen arabera eguraldia ere lagun izango dute, eta aurreikuspen hori betetzen bada, ibilbidea «egoera bikainean» egongo dela azaldu dute. Arriaran auzotik abiatuta, korrikalariek 4 kilometroko zatia egin beharko dute aurrena, mendiz korrika. Ondoren, 12 kilometroko zatia egingo dute bizikletaz. Azken bi kilometroak berriz, korrika egingo dituzte. Proba nagusia 16:00etan izango da. Aurretik ordea, 15:00etan, umeen duatloia egingo dute. Sari banaketa berriz, 18:00etan izango da, eta ondoren, merienda banatuko dute parte hartzaile guztien artean. Aurrez bertan bazkaldu nahi dutenek izena eman behar dute lokatzetanke@gmail.com helbidera mezu bat bidalita. Zirkuitoko lehen hiru probetan nagusi izan dira [...]

Bi saio egingo dituzte D’Elikatuz zentroan, eta bigarrena urriaren 20an izango da. 16:00etan hasiko dira bi larunbatetan, eta bertan, “beste kultura eta pertsona batzuk ezagutzeko aukera” izango dute parte hartzaileek. Haurtzaindegi ...

Festek asteburu osoa iraungo dute; orain 7 urte berreskuratu zituzten Zumarragako auzoko bizilagunek

Zaldibiako Santa Fe festak ostiralean hasiko dira. Herriko jaki ikurretakoa den mondeju zuriari keinu eginez, hasi ere. 18:30ean, kalejira egingo dute, osagaiak biltzeko desfilea irudikatuz. Ondoren, 20:00etan, mondeju dastaketa izango da, plazan. Zaindariaren eguna larunbatean da, urriak 6. Mozorrotuen festa ere arratsalde horretatik aurrera izango da. Igande eguerdia bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute, eta jai arratsean umeentzako jaialdia izango da. Astelehena ere haurrentzat eta jubilatuentzat ekitaldiekin osatu dute. Bi asteburutan zatikatuko dituzte festak. Oraingoan saio luzeena jo ondoren, urriaren 13an, hurrengo larunbata, kuadrillen eguna ospatuko dute. Udalak aholku bat zabaldu du herrian, komertzioetan oharra zintzilikatuz. Mondejua egosi ondoren, lapikoan geratzen den koipea harraskatik behera ez botatzeko eskatu du, hodiak itxi eta ura kutsatzen duelako. Olioa bereiz jasotzeko birziklapen ontzietara bota litekeela argitu du. Festetan, gauzaintza funtzioa izango da aurten berritasun bat. Joan direneko bi urteetako txikizioak berriz gerta ez daitezen, herritar boluntarioek osatutako taldeek zainduko dituzte Olaldeko parke botanikoa, haur eskola ingurua, eskola eta futbito jokalekua. Ostiral eta larunbat gauetan, 20:00etatik 06:00etara itxita egongo dira eremu horiek, eta ezingo da inor sartu. Asteburuan herrigunea zirkulazioarentzat ere itxita egongo da, ordutegi jakin batzuetan. Itoitz mediku-etxetik eskolako zubira bitartean ezingo da kotxerik sartu, ostiraleko 18:00etatik larunbateko 08:00etara, eta larunbatean 14:00etatik astelehen goizera. [...]

Hamabi bikotek parte hartuko dute Segurako Baratze pilotalekuan egingo den Euskal Herriko Dantza Txapelketan. Dantzariek fandango eta arin-arin bana dantzatu beharko dituzte 18:00etatik aurrera eta atsedenaldian Kukai dantza taldearen ikuskizunaz gozat...