Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.


Bost asteko aurre denboraldia egingo du Jose Luis Ribera entrenatzaile berriaren aginduetara.

Ehunmilak eta g2h frogak bertan behera utzi behar izan zituzten, ekaitzagatik. Marimurumendi maratoia izan da amaitzea lortu duten froga bakarra

Edurne Burutaran eta Arkaitz Egaña ehiztariei plaka bana eman diete; Aitor Bilbaori ere aitortza egin diote

30 bat lagun elkartu dira, eta erreka nahastuegi zegoenez, bazterrak garbitu dituzte batez ere

Espainiako Gobernuak onartutako BEZaren igoerak eragina izango du Antzizar Kiroldegiko erabiltzaileen artean. Zerga hori %8koa izatetik %21ekoa izatera pasa da, eta kiroldegiko kuotetan ere igoera hori aplikatu dute. Horren aurrean, udalak eta kirold...

Igartubeiti Baserri Museoak kontzertua antolatu du Igartubeiti Baserriko dolarean, urriaren 6ean, larunbatean arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zumarragako Antioko Musikaldiaren programaren barruan. Zumarragako parrokiatik autobusa egongo da joan nahi dutenentzat 17:30ean. Juan Manuel Rubio, Emilio Villalba eta Elena Escartin hirukoteak osatzen duten Finis Mundi taldeak eskainiko du kontzertu hau eta honako abestiak interpretatuko dituzte: Cantemir I, (anón otomano) Danza II, (manuscrit royal, XIV. mendea) Lamento di Tristano, (Italia, XIV. mendea) Estampida VII, (manuscrit royal, XIV. mendea) Estampida V, (manuscrit royal, XIV. mendea) Chominciamento di gioia, (Italia, XIV. mendea) In Pro, (Italia, XIV. mendea) Danza Inglesa, (XIII. mendea) Estampida Isabella, (XIV. mendea)

Lazkaoko LAPKE pilota elkarteak antolatutako San Migel txapelketa larunbatean bukatu zen, finalekin. Herrian festa-egun handia ospatzen ari zela, plazako pilotalekuan lau partida jokatu zituzten haurrek, adinka bereizita. Ikusleen arreta erakarri zuten, joko maila jasoarekin eta partida ikusgarriekin. Gazteenetik zaharrenera, emaitza hauexek utzi ditu esku-pilota txapelketak. Unax Navarro-Jairo Carrascok 12, Beñat Zubizarreta-Manes Oses-Ioritz Mujikak 16 (2005-2004 urteetakoak). Elene Atin-Aitzol Lasak 15, Iñaki Berasategi-Oier Larrañagak 16 (2003-02-01). Ander Ruizek 12, Arkaitz Baztarrikak 16 (2000-1999). Aitor Azkonobietak 13, Beñat Garmendiak 16 (1998-97-96).

Juan Karlos Diez Soto ormaiztegiarrak munduko Guinnes errekorra lortu du hirugarrenez, intxaurrak ipurdiarekin hausten. Biharko papereko edizioan Sotori egindako elkarrizketa etorriko da. Hona hemen Sotoren Guinnes esperientziaren inguruko argazki batzuk.

Altzagan asteburuan ospatu zituzten San Migel jaiak. Denetariko ekitaldiak izan zituzten, beti ere giro herrikoia eta altzagarren parte-hartzea zutenak. Ostiralean, patata-tortilla lehiaketan jende puska bat bildu zen. Zortzi bikote aritu ziren sukaldean, eta Idoia eta Ibon suertatu ziren garaile. Bigarren, iazko irabazle Arantxa eta bere taldea izan zen. Herriko frontenis lehiaketaren azkenak ere arreta erakarri zuen. “Frontoian jende ugari eta tentsioa nabarmen, kinieletan jokatutako euroa bitarteko”, diote, umoreko, Altzagatik. Mitxel eta Iker bikoteak irabazi zuen txapelketa. Kiniela, berriz, Joseba, Eneritz eta Begoñarentzat izan zen. Larunbatean haurrentzat jolasak, Basajaun taldearen bi dantzaldi —arratsaldean eta gauean—, eta herriko toka txapelketa egin zituzten. Tokan Ikerrek irabazi zuen. Altzagako jaietako argazkiak (Argazkilaria: Ibon Zarrabeitia)


Hori da Urola Garaiko eta Tolosako Jabekuntza Eskolen jardunaldiekin lortu nahi duten helburua

Ataungo Udalak argazkigintzako rallya antolatu du, iganderako. Zortzigarren ekitaldia izango du, eta egunean bertan partaideei jakinaraziko dizkieten gaiak erretratatu beharko dituzte, Ataungo udalerrian. Argazki-kamera digitalarekin ariko dira argazki...

Kuttun guraso elkarteak hiru ikastaro antolatu ditu, Olaberrian, udazken-negu sasoirako. Ingelesa 3 urtetik gorako haurrentzat da (50 euro hilean), astearte eta ostegunetan. Irristaketa ostiralean hasiko da, lau urtetik gorakoentzat; , 12 saio dira (75...

Butak21 zineklub taldeak ekin dio abendura bitartean iraungo duen denboraldiari. Zikloak nola prestatzen dituzten azaldu du, baita filmak euskarri digitalean emateko aukeraren gaineko...