Albisteak

Iñaki Insausti: «Korrika egiteaz gain emozioak bilatzen ditugu lasterketetan»

Duela bi urte 13. amaitu zuen tolosarrak Marimurumendi mendi maratoia; aurten itxaron zerrenda zabalduko orduko eman zuen izena, helburu garbi batekin:?lau ordutik ahalik eta gehien jaistea.

Goierriko Hitza

«Zeraingo festetatik gehien gustatzen zaidan ekitaldia bolatea da»

Zerainen jaio zen 1951ean Jabier Aizpeolea, eta Zerainen bizi da gaur, urtetan mekaniko lanetan ibili eta gero, jubilatuta. Bola eta birla ...

Goierriko Hitza

Matxinbenta-Urretxu, ederra bezain zorrotza

Uztailak 7, San Fermin eguna. Goierriko Mendizale Beteranook Goierriko Mugetako Biraren 2. etapari ekin diogu, Aratz-Matxinbenta eta Urretxu artean. Ederra bezain zorrotza izan ...

Goierriko Hitza

Maratoia, faborito argirik gabe

Marimurumendi mendi maratoiaren irabazleak G2Hn ariko dira aurten . Izen-ematea 16 orduan itxi da . Iaz podiumetatik, Amaiur Iglesias eta Aleix Bautista lehiatuko dira soilik

Goierriko Hitza

Aralarko boluntarioen Ehunmilak partikularra

Larraizko langatik Uarrain arteko tarteko lanak Beasaingo Arrastaka taldeko boluntarioen ardura izaten da. Txindokiko lepoko kontrol postuan egoten direnetako bi dira Arantxa Meliz eta Mali Kortaberria.

Goierriko Hitza

Monika Azpiazuk irabazi du ekaineko egutegiaren zozketa

Ekainean asmatu beharreko zuhaitza aranondoa zen

Goierriko Hitza

Idiazabalgo Dantza Zati Bat etxetik ikasteko aukera

Jada zehaztu da Dantza Zati Bat Idiazabalen noiz grabatuko duten: urriaren 12an eta 14ean. Egun horietan herri guztiak dantza egitea lortu nahi dute antolatzaileek. Horregatik, dantza-pauso labur eta erraz bat aukeratu dute, herritar guztiek, zaharrek eta gazteek, dantzatzeko modukoa. Pausuak ikasten joateko bideo bat ere grabatu dute, hemen goian ikus daitekeen bezala. Koreografiak lau zati izango ditu: Herriko aspaldiko dantzariek hasiko dute dantza, alegia, 80-90 hamarkadan dantza-txapelketetan plazarik plaza ibili zirenek. Talde horrek bizitzaren sorrera irudikatuko du, bizitzaren oinarrizko lau elementuak: lurra, sua, ura eta haizea. Ondoren, herriko neska gazteek hartuko dute dantza, aski ohituak baitaude, lehendik ere, dantza eta koreografia sortzaileak eskaintzen, San Juanetan eta herriko gainerako ospakizunetan. Horixe da, hain zuzen ere, irudikatuko dutena: emakumearen, gure amen ahalmen sortzailea, eta, oro har, maitasuna. Hirugarren zatian, neska-talde horrek herriko hainbat gunetara joko du, eta plazara dantzara irteteko gonbita egingo die herriko taldeei (eskola-umeak, baserritarrak, ehiztariak, erretiratuak, gaztetxeko lagunak, udaletxeko langileak eta zinegotziak, enpresetako langileak, kirolariak…). Horrela, jendea plazara sartuz joango da, harik eta giza mandala handi bat eraikitzen den arte. Mandala horren grabaketa urriaren 12an egingo da, arratsaldez.  Herritarrek zirkulu handi bat egingo dute, hainbat geruzatakoa, eta guztia goitik grabatuko da, kolore, jantzi eta mugimendu desberdinez baliatuz. Jarraian, mandalak [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza

Goierri berdea

Kontsumitzen dugun energiaren inguruko hausnarketa egin eta gizarteari aukera berriak emateko asmoarekin jaio da Goiener kooperatiba. Energia berriztagarriak merkaturatzea eta sortzea du helburu nagusi. Goiener energia berriztagarria sortzeko eta merkaturatzeko helburuarekin jaiotako kooperatiba da. Goierrin sortu da ideia, denborarekin gorpuztuz dihoana. Lehenengo pausoak ematen baino ez da hasi, baina etorkizunari baikortasunez begiratzen dio enpresaren arima den Joanes Maizak. Gizarteak energia kontsumoaren kultura errotik aldatu behar duela uste dute proiektu honetan sinisten dutenek, eta horretara datoz. Etorkizuna kolore berdez margotuta irudikatzen dute. Kooperatiba momentuz, 32 bazkidek osatzen dute, arlo ezberdinetan aritzen diren profesionalak eta goi mailako teknikariak dira. Horietatik erdia baino gehiago goierritarrak. «Irabazi asmorik gabeko enpresa da gurea», azaldu du Maizak, energia berriztagarrien bitartez, «ekonomia lokala eta sozialagoa bultzatzeko helburua duena». Energia berriztagarria sortzeko iturriak ezberdinak izan daitezke: eguzki plakak edo ur saltoak argindarra sortzeko, aerosorgailuak, biomasaz baliatuta beroa sortzeko edo biogasa, hondakinetatik sortutako gasa argindar bihurtzeko, adibidez. Dena den, oraingoz Goienerren helbururik behinena, bazkideei energia berriztagarria erraztea da. «Gure kooperatibak merkatu elektrikoan ziurtagiri berdea duen energia berdea erosiko du, ondoren kontsumitzaileei saltzeko». Horretarako, telefonia mugikorrean aurretik gertatu den bezala, jada badauden azpiegitura elektrikoak baliatuko dituzte, energia erosleen etxeetara helarazteko. Momentuz, bazkideen artean probak egingo dituzte, energia behar den moduan [...]

Goierriko Hitza

Urtsumendipean

Goierriko Hitza

Aholkua: BEZaren igoera

Goierriko Hitza

Ampo Ordiziak galdu egin du Gernikaren aurka

Partida gogorra izan da gaurkoa Ampo Ordiziarentzat. Gernikarrak indartsu etorri dira eta, batez ere bigarren zatian, bi taldeen arteko aldea nabarmena izan da: 16 eta 34 galdu dute ordiziarrek Altamiran. Gogotsu zeuden Axio Arañaren mutilak Gernikari aurre egiteko, baina bizkaitarrek merezita irabazi dute. Bigarren zatian, 0-25ekoa izan da Gernikakoek lortu duten aldea. Hasiera ona izan dute ordiziarrek, partida hasi eta segituan aurretik jarri baitira Krollen bi zigor kolperi esker (6-0). Itxura guztien arabera, Ampo Ordiziakoak izan behar ziren etxean historia egin behar zutenak, baina bizkaitarren lan onak ez die utzi. Zortzigarren minutuan 6-3koa etori da, Cusackek egindako drop bati esker, eta 12.minutuan etorri da seinako berdinketa, Cusackek berak egindako zigor kolpe batekin. Lehen zatia amaitu aurretik, aurretik ziren ordiziarrak (16-9), baina bigarren zatia hasi orduko berdindu dute berriz gernikarrek. 45. minututik aurrera bizkaitarren nagusitasuna areagotu egin da eta partida bukatzeko minutu baten faltan bonusa lortu dute.  Azkenean, 18 puntuko aldearekin amaitu da partida. Jarrera kontua Axio Araña entrenatzaileak funtsezko jokalari batzuen jarrera faltari egotzi dio gaurko hutsa. Atsedenaldian gogorarazi die jokalariei aurkaria gaur egungo ligako talderik onena dela, eta aurretik joan arren “edozer” gerta zitekeela, eta asmatu du. Aizpurua jokalari gazteak eta Joanes Aierbe kapitainak egin duten lan ona ere [...]

Ordiziako Hitza

Euskal Herria “biltzeko” deia egin dute Ordizian

Urriaren 21eko hauteskundeei begira EH Bilduren programa aurkezteko ekitaldia egin dute Ordizian. Julen Agirre (ezker abertzalea), Belen Maiza (EA) eta Mikel Leunda (Aralar) izan dira programa aurkeztu dutenak, eta hauteskunde hauek duten garrantzia, EH Bilduk hartuko dituen konrpomisoak eta koalizioaren ardatzak eta proposamenak azaldu dizkiete ordiziarrei. Agirreren arabera urriaren 21eko hauteskundeak “hauteskunde historikoak dira”, eta “ematen den testuinguru politiko eta ekonomikoan aparteko garrantzia hartzen dute”. Hori azpimarratzeko, lau arrazoi eman ditu Agirrek: “Soberanistek eta abertzaleok zer nolako indarra dugun erakusteko aukera” da hau Agirreren arabera. Alderdi tradizionalak koalizioaren “olatua” erortzen noiz hasiko den “zain” daudela ere gaineratu du Agirrek, baina EH Bilduk “biltzen jarraitzeko duen indarra” azpimarratu du ezker abertzaleko kideak. “Espainiako kateekin apurtzeko” garaia dela ere nabarmendu du Agirrek, “Espainia lurralde antolamendurako eredua krisi sakonean sartuta” dagoelako. Hala, “soberanian sakontzeko” deia egitendu EH Bilduk. Egungoa “eredu kapitalistaren krisia” dela ere aipatu du Agirrek Ordizian. Horren aurrean EH Bilduk epe motzera eta luzera begira dtuen “alternatibak” aipatu ditu, baina horretarako “botere instituzionala behar” dutela adirazi du ezker abertzaleko kideak. Indar hori, ordea, herritarrena dela esan du Agirrek, eta norbanako bakoitzaren esku dagoela krisi kapitalistari aurre egitea eta “bestelako ereduak eraikitzea”. EH Bilduk “gatazkaren konponbidean urratsak emateko” dituen aukerak aipatu ditu [...]

Goierriko Hitza

Ekobira azoka egin dute Beasainen

Kontsumo jasangarria bultzatzea helburu duen Ekobira azoka egin dute gaur Beasainen. Produktu ekologikoen ekoizleak, eskulangileak, material birziklatuarekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek parte hartu dute. Gernika pa...

Beasaingo Hitza

Baserria goratzeko eguna dute gaur Lazkaon

San Migel jaiak baliatuz, lehen Basherri Eguna ari dira egiten gaur Lazkaon. Aterkipean bada ere, hainbat herritar gerturatu da goizean plazara, bertan zeuden animaliak ikusi, herriko nekazarien produktuak erosi eta ia askorentzat arrotzak diren lanbideak ezagutzera. Udaletxeko arkupeetan nekazaritzako tresna zaharrak jarri dituzte, eta tartean artoa nola txikitzen zen ikusteko aukera dago. Kultur etxean, berriz, herriko baserrin inguruko erakusketa dago, baserri bakoitzari buruzko datuekin eta duten ekoizpenari buruzko informazioarekin. Plazan herriko baserrietako produktuak daude, erdian animaliak eta estalpe azpian baratzeko produktuak. Eta hau guztia, baserritarren “lan etengabea eta garrantzitsua” aitortzeko, lazkaotarrek herriko baserrietan “zer nolako aniztasuna eta aberastasuna” dagoen jakin dezaten, herritarrek garaian garaiko produktuak erosteko aukera izan dezaten eta horiek erosteko ohitura har dezaten eta herriko baserrien inguruan herritarrei informazioa emateko.

Goierri Ekialdeko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa