Albisteak

Zumarragako ospitaleko aparkaleku berria egiten hasi dira

Zumarragako ospitaleko aparkaleku berriko obra abian da. 203 autorentzako tokia izango du eta urte amaierarako prest egotea espero da. Mikel Serrano alkateak prentsaurrekoa egin zuen atzo obran bertan. «Udalak urte

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Begoña Vaqueriza: «Nire aurreneko helburua beti helmuga igarotzea izaten da»

34-35 urterekin hasi zen korrika. 10 kilometroko lasterketak egin zituen aurrena, gero «pixkanaka» luzeagoetara jo du. Aurten, hirugarren aldiz irtengo du G2H proban.

Goierriko Hitza

Imanol Diego: «Ez nuen nota altua eta Poloniara joatea erabaki nuen»

Imanol Diego (Zumarraga, 1999) Medikuntza ikasten ari da Polonian. Espainiako unibertsitateetan ez zuen tokirik lortu eta hara joatea erabaki zuen. Oso gustura dago hartutako erabakiarekin. Beti oso argi eduki al

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Bereziki gustatzen zait bizikletan entrenatu eta neure barnera biltzea»

Mikel Mujika (Legazpi, 1998) txirrindularia denboraldi oso ona egiten ari da. Denboraldiaren lehenengo atala bukatuta, bigarrenari heltzeko pronto dago. Lasterketak ezin amaituta ...

Goierriko Hitza

Lazkaok ere baditu Singular Dendak

Koboloi eta Miszelania dendek kalitate bereizgarria jaso dute gaur. Denden nortasuna, originaltasuna eta bezeroarekiko arreta saritzen dute, besteak beste.

Goierriko Hitza

Ekobira azoka egingo dute larunbatean Beasainen

Produktu jasangarrien Ekobira azoka egingo dute bihar, larunbata, Beasainen. Kutxaren Ekoguneak bultzatutako ekimena da, eta Gipuzkoako 10 herritan egingo dute aurten; Goierriko herri bakarra da Beasain. Azoka horren helburua, kontsumo jasangarria eta ...

Beasaingo Hitza

Legorretako ikasle talde bat Salamancara joango da datorren astean

Legorretako Ugaro herri ikastetxeko ikasle talde batek astebeteko egonaldia egingo du, datorren astean, Salamancan (Espainia). ‘Eskola ibiltariak’ programaren barruan, Salamanca hiria eta herrialdea ezagutuko dituzte. Nafarroako eta Granadako (Andaluzia) beste talde banarekin joango dira legorretarrak. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoek parte hartuko dute, Maribe Goiburu irakaslearekin.

Aimar Maiz

Pilates ikastaroa antolatu dute Legorretan

Legorretako Kultura Batzordeak eta Kutxa Gizarte Ekintzak pilates ikastaroa antolatu dute. Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira saioak, Ugaro eskolako soinketa gelan, 18:30etik 19:30era. Urriaren 15ean hasiko da, eta maiatzaren 13ra arte jarrait...

Aimar Maiz

Larraitzera txirrindulari igoera herrikoia egingo dute bihar, Zaldibian

Zaldibiako txirrinduzaleek proba herrikoia dute, bihar, larunbata. Pontzio Memoriala lasterketa jokatuko da, 11:00etan hasita. Herriko plazatik abiatu, inguruan kilometro batzuk osatu berotzeko, eta jarraian Larraizko maldari ekingo diote. Hamar bat kilometroko saioa izango da. Herritarren arteko “lehia sanoa eta txirrindularitza bera” bultzatzea dira probaren eginkizunak. Irten nahi duen edonorentzat zabalik dago.

Aimar Maiz

Txilibutxof aisialdi taldean izena emateko hitzordua, gaur

Ikasturte berrian ere Txilibutxof Aisialdi Taldean parte hartzeko aukera eskainiko zaie DBH ikasten duten gaztetxoei. Izena emateko aukera gaur izango dute, Seroretxean, 17:00etatik 19:00etara. Urriaren 6ko goizean Txilibutxofek Boluntario Eguna dela e...

Beasaingo Hitza

Beloki pilotalekuan partidak izango dira gaur

Gaur iluntzean, 20:30ean, kluben arteko txapelketako partidak izango dira Zumarragako Beloki pilotalekuan. Hiru norgehiagoka jokatuko dira, hain zuzen ere.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Pikunkek kontzertua eskainiko du bihar Ordizian

Pikunk talde legorretarraren emanaldia izango da bihar Ordizia Kantuzen baitan. Punk estiloko taldea Urdin tabernako oholtzara igoko da, 22:30ean, Hitzaro Kultur Elkarteak antolatuta eta Ordiziako Ostalarien Elkarteak lagunduta. Legorretako punk talde...

Goierriko Hitza

Kilo eta erdiko onddoa ikusgai Kikoenea tabernan

Badirudi perretxiko garaia bete-betean sartzear dela, izan ere, perretxiko kontuak hitzetik hortzera dabiltza kale eta tabernetan. Nazareo Maiza ordiziarrak kilo eta erdiko onddo bat bildu zuen herenegun, eta Buztuntzako auzoko Kikoenea tabernan utzi ...

Goierriko Hitza

Ataunen astelehenean hasiko da pilota eskola

Ataun Kirol Elkartearen pilota eskolak astelehenean ekingo dio lanurteari. 2004an edo aurretik jaiotako edonor aritu liteke. Izena Auzoetan eman behar da (943 18 03 84).

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa