Albisteak

Neurrira egindako erakusketa

Ordiziaren 750. urteurrenaren harira, antzina azokan erabiltzen ziren neurrien inguruko "Pisuak eta Neurriak" erakusketa zabaldu dute D'Elikatuz gunean

Goierriko Hitza

'Busti zaitez' esklerosi anizkoitzaren aldeko kanpaina asteburuan

Legazpin, Ordizian eta Urretxun informazioa banatu, materiala saldu eta 'bustitzeko' gonbidapena egingo dute

Goierriko Hitza

Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti trikitilariek Orioko txapelketa irabazi dute

Uxue Kerejeta eta Andoni Oruesagasti trikitilariek Orioko txapelketa irabazi zuten ostiralean. Finalean zazpi bikotek parte hartu zuten. Bikote honek trikitixa txapelketa asko irabazi ditu dagoeneko. Aia, Getaria eta Zaldibarren ere

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ipeñarrietakoak nagusi idi-proban

Atzo arratsaldean Zumarragako jaietako idi-probak jokatu ziren. Ipeñarrietako idiak nagusitu ziren, 31 plazarekin. Patxi Aranberriren idiek, berriz, 30 plaza, 15 zinta, metro bat eta 32 zentimetro egin zuten eta Korta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Kalean dira Legazpiko dendak

Eskaintza kaleetara atera dute gaur, Legazpin merkataritza bizirik dagoenaren erakusle

Goierriko Hitza

Itsasondon 2010ean AHTren aurka kateatu ziren ekintzaileak epaituko dituzte

Ekintza hartan parte hartu zuten lau lagunen kontrako epaiketa uztailaren 25ean hasiko da; urte eta erdiko espetxe zigorra eta 60.000 euroko kalte-ordaina eskatzen diote haietako bakoitzari

Goierriko Hitza

Bihar da urpekoetan proba egiteko bigarren saioa

Ordizia Kirol Elkarteko urpekoen taldean proba egin nahi duten gaztetxoek bihar izango dute bigarren aukera. Aurreko larunbatean bezalaxe, bi ordutegi jarri dituzte aukeran, 09:30ak edo 11:00k. Majoriko igerilekuko saio horiek irekiak dira, baina 1995...

Goierriko Hitza

Bost taldek dantzatuko dute, igandean, Lazkaoko Dantzari Txiki egunean

Lazkaon igandean, irailak 23, ospatuko dute aurtengo Dantzari Txiki eguna. Oin Arin taldeak antolatu du, eta herriko bertako dantzariez gain, beste lau talde gonbidatu dituzte. 11:00etan hasiko da dantzarien desfilean. Herriguneko kaleetan ibili eta ta...

Aimar Maiz

Soto ormaiztegiarrak berriro Guinness errekorra jarri du, ipurdiarekin intxaurrak puskatzen

Juan Carlos Diez Soto ormaiztegiarra munduko onena da, atzera, ipurtezurrarekin intxaurrak txikitzen. Italiako Canal 5 telebista katean ezarri du marka berria. Minutu batean 76 intxaur puskatu ditu, frantses batekin lehian. Aurkariak 67 puskatu zituen. Italiako telebista horrek atzo emititu zuen Sotoren saioa, ‘Lo show dei record’ programan. Grabaketa, aldiz, apirilaren bukaeran egina zen, Erroman. Astebeteko egonaldia egin zuen Sotok, familiarekin, Italiako hiriburuan. Soto espezialista da joko horretan. 2009an jarri zuen lehen marka, 33 intxaur puskatuta, Madrilen. Orduan, ordea, eskuak lurrean jarri gabe aritu zen; pikotxean, baina pultsuan. Italiako saioan eskuekin indarra egiteko aukera izan zuen. “Apoiatu gabe askoz zailagoa da, eta azkenean horrela aritzeak du zentzua. Baina aurkari frantsesak lurrak lurrean jartzen dituenez, horrela jardun ginen”, azaldu du. Badirudi modalitateak munduan zehar geroz eta zaletu gehiago dituela. Sotoren 2009ko errekorra japoniar batek hautsi zuen, Japonian bertan. 43 intxaur, eskuak jarrita. Ondoren, frantsesak gainditu zuen. Sotoren marka onena, eskuak jarri gabe, minutuan 38 intxaur da. Canal 5eko ikuskizunean hirurak elkartzea zuten hasieran nahia, baina azkenean bien artekoan geratu zen. Japoniarrarekin lehiatzeko bitartekaritza txinatar batekin lanean ari da Soto. Txinako CCTV telebistan egingo lukete buruz burukoa, aterako balitz. Sagardotegietan lagunarteko abilidade erakustaldi bezala hasi zena, munduan barrena bidaiatzeko aitzakia ari zaio suertatzen [...]

Goierriko Hitza

Lazkao Birziklatuz taldeak 1.764 sinaduraren fede ematen duen notaritza akta aurkeztu du

Lazkaon udalak onartutako atez ateko hiri hondakinen bilketa sistemaren aurka dagoen Lazkao Birziklatuz taldeak atzo arratsaldean aurkeztu zuen udaletxean notaritza-akta. Ekainean eta uztailean kalean bildutako herritarren sinaduren fede ematen du agiriak, Ordiziako notarioak egina. Hala, zuzenean ez dituzte herritarren sinadurak eta izen-abizenak aurkeztu. Notaritza-agiriak dioenez, 1.764 sinadura bildu ditu taldeak atez ateko sistemaren aurka. Hogei bat herritarrek lagunduta, Agurtzane Lasa taldekideak erregistratu zuen agiria udaletxean. “Ez genuen espero hainbeste sinadura biltzerik. Nik 1.200 bat esaten nuen, baina hainbeste ez nuen pentsatzen. Lazkaoko jendeak erantzun du”, baloratu zuen. Lazkaoko udal agintariei “esertzeko, hitz egiteko, eta bosgarren edukiontziaren garapena denon artean egiteko” eskatu zuen Lasak, taldearen izenean, agiria udaletxean utzi ondoren. “Egunen batean behar baldin bada atez ate egitea, egingo dugu, baina hasiera batean 5. edukiontzi hori landu behar da aurrena. Hori da eskatzen dena”, zehaztu zuen. Orain arte, udal arduradunek “inoiz ezer ez” dietela esan gaineratu zuen, eta erantzunaren zain geratzen direla Lazkao Birziklatuz taldekoak.  

Aimar Maiz

Itsasondon gaur arratsaldean hasiko dira jaiak

Itsasondoarren hiru egunerako festa-egitaraua dute. Gaur hasiko dira herriko jai nagusiak, igande iluntzera arte. Gaur, arratsalde partean haurrentzat eta jubilatuentzat jarduerak prestatu ditu Festa Batzordeak. Gauean herri afaria egingo dute. Helduen...

Aimar Maiz

IV. Stock Azoka eta Kale Azoka egingo dituzte gaur eta bihar Ordizian

Ordizian merkatari elkarteak Stock Azoka eta Kale Azoka egingo ditu gaur eta bihar. Biak ere goizez eta arratsaldez egongo dira zabalik. Stock Azoka Plaza Nagusian jarriko dute eta 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era egongo da zabalik. Kale ...

Goierriko Hitza

Pilotaren amua Zelai Ariztin bota dute

 Zumarragako pilota eskolak Beloki frontoiko egoitza Zelai Arizti parkera eraman du; datozen asteetan bertan egingo dituzte entrenamenduak, egitasmoaren helburua haurrak eta gaztetxoak erakartzea...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Elkarretaratzea egin dute Arcelorren, murrizketen aurka

Arcelor Mittalek Olaberrian duen lantegian elkarretaratzea egin dute eguerdian LAB sindikatuak deituta, enpresak Planoen Sailean egin nahi dituen murrizketak salatzeko. Estatu mailan egin dituzten mobilizazioekin bat egin dute elkarretaratzearekin. Gaur goizean bertan langileen komiteak batzarra egin du enpresako ordezkariekin, eta “planteamendu zehatzik ekarri ez duten arren, beraien asmoen berri” eman diete langileei. LABeko ordezkariek azaldu dutenez, “pertsonal kostuaren %25a murriztu nahi dute eta, horretarako, gaur egun finkoak diren hobariak baldintzapekoak izatera pasa nahi dituzte, urtean 12 egun gehiago lan egin, aintzintasuna izoztu eta soldatak 3 urterako izoztu”. Neurri hauek aurreko astean Arcelor Mittalek Madrilen Akordio Markoaren barruan hartutakoen barruan daudela azaldu dute LABetik. Enpresako arduradunek 15 eguneko epea eman diete langileei negoziaketak egiteko, baina “dokumentaziorik aurkeztu ez dutenez, eta LABen planteamendua aintzat hartuz, 15 eguneko epea behin dokumentazioa esku artean eduki ondoren” hasiko dela azaldu dute sindikatuko ordezkariek.

Goierriko Hitza

Bizikleta martxa egingo dute bihar Lazkaon, autorik gabe ibil litekeela ikusarazteko

Nazioartean, etzi ospatuko da ‘autorik gabeko eguna’. Lazkaon biharrera aurreratu dute ekitaldia, mugikortasun astearekin bat egin, eta herri barruan edo artean ibiltzeko bizikletaren erabilera aldarrikatzeko. Bizikleta martxa egingo dute, Mugi zaitez adimenez, eta bizi hobeto lelopean. Bihar, ostirala, 16:30ean plazan ginkana egingo dute aurrena, eta 17:30ean txirrindu ibilaldia, kaleetan barrena. Herritar guztientzat irekitako ekimena da.

Aimar Maiz

Txirrindulari proba bana jokatuko dira asteburuan Lazkaon eta Zaldibian

Bi txirrindularitza proba jokatuko dira Goierrin asteburuan. Larunbatean, irailak 22, Lazkaon juniorrak eta 2. urteko kadeteak ariko dira, Udazkeneko Kriteriuma lehiaketaren barruko lasterketan (96 km). 16:00etan hasiko da, eta 18:24an bukatuko den aur...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa