Albisteak

Santa Barbaran egin dituzte urretxuarrek San Joan Eguneko ospakizunak

Santa Barbaran ospatu dute San Joan jaietako egunik garrantzitsuena Urretxuko herritarrek. Egun osorako ekintza desberdinak antolatu dituzte, San Joan eguna ospatzeko. Eguraldia lagun, jendez bete da Santa Barbara, eta jai

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Agustin Mujika: «Gizartea ‘belarriprest’ denean iritsiko da normalizazioa»

Gaztetan euskara ikasita, harrezkero euskararen normalizazioaren alde buru-belarri lanean aritu da Agustin Mujika, 'Takolo' pailazoa bezala ezaguna. Lasartearra, Euskaraldia ekimenean murgilduta dabil gaur egun.

Ariane Vierbücher

Urretxu-Zumarragako Travolta gaztea

La Salle-Legazpi ikastetxeko 1. eta 4. DBHko ikasleek musikal bat prestatzen dute urtero. Aurtengo ikuskizuna egiteko 1970eko hamarkadako pelikula ezagunenetako batean oinarritu dira: Saturday night fever (Larunbat gaueko sukarra). Atzo

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Nahi dudana egiteko ahalmena eta erronka berriak aurkitu ditut Mutiloan»

Mutiloako Ostatuko sukaldaria da Iñaki Telleria (Gasteiz, 1993). Profesionalki hazten jarraitzeko asmoarekin Oiangutik Mutiloarako pausoa eman du, eta bertan, «nahi dudana ...

Goierriko Hitza

Gaintzan zehaztu dute San Migel jaietako egitaraua

Irailaren bukaeran, azkeneko hiru egunetan ospatuko dituzte herriko jai nagusiak Gaintzan. Hilaren 28tik 30era, ostirala, larunbata —San Migel zaindariaren eguna— eta igandea hartuko dituzte. Hauxe da prestatu duten egitaraua: Irailaren 28a, ostira...

Aimar Maiz

Itsasondon, Urkia auzoko jaiak ospatuko dituzte astebukaeran

Urkia auzoan urteko bigarren festaldia izango dute, ostiralerik igandera. Agorreko Gurutze jaiak ospatuko dituzte. Erromeria bana, trikitilari bikote banarekin, eta herri otorduak izango dira. Igandean, herri kirol erakustaldi dotorea prestatu dute, pu...

Aimar Maiz

Lazkaotarrek Esparruko eguna igandean ospatuko dute

Tradizio handiko Esparruko eguna, festa eta erromeria igande honetan, irailak 16, izango da, Lazkaon. Goizeko bederatzietan jarri dute hitzordua, lagunartean mendira oinez joateko. 12:00etan, ikurrinari omenaldia egingo diote, tontorrean. 12:30erako he...

Aimar Maiz

Zegamako III. Mendi Bizikleta Txapelketa

Zegaman III. Mendi Bizikleta txapelketa egingo dute, 16:00etan hasita. Euskadiko Open BTTrako podiuma bertan erabakiko da. Irteera eta helmuga herriko plazan jarri dituzte.

Goierri Mendebaldeko Hitza

Berritsu eta Txelotxe ludotetek matrikulazio epea zabalduko dute

Beasaingo Berritsu eta Txelotxe udal ludoteketan astelehenetik aurrera zabalduko dute matrikula egiteko epea. Hilaren 28ra arte izango da izena emateko aukera. Gainera, hilaren 17tik 21era, ate irekien astea egingo dute, lokala eta zerbitzua bertatik...

Beasaingo Hitza

‘Brave’ haurrentzako filma

Ordiziako Herri Antzokian Brave haurrentzako filma emango dute hilaren 21ean (22:15), hilaren 22an (19:30) eta hilaren 23an (16:45).

Ordiziako Hitza

‘Camera obscura’ filma euskaraz

Ordiziako Herri Antzokian Camera obscura filma emango dute euskaraz hilaren 14an (22:15) eta hilaren 15ean (19:30-22:15).

Ordiziako Hitza

Pikunk taldearen kontzertua

Legorretako Pikunk taldeak kontzertua egingo du irailaren 28an, 22:30ean, Urdin tabernan. Ordizia Kantuz ekimeneko bigarren emanaldia da.

Ordiziako Hitza

Goierriko artisten lanei tokia egingo die JazpanArt erakusketak

Jazpana Fest jaialdiak, kontzertuez gain, berrikuntza nagusi bat izango du aurten; izan ere, bertako artistei tokia egin nahi dien JazpanArt erakusketa antolatuko dute, urriaren 21etik 26ra bitartean, Igartza jauregian. Jaialdiaren filosofiari eutsiz, «ruralismo postmodernoa» izango da erakusketa horren oinarria, baina egile bakoitzak bere interpretazioa egin ahal izango du, nahi duen teknika, arte molde eta estiloak erabilita. Jazpana jaialdiaren antolakuntza lanetan dabilen Mikel Alvarezek azaldu duenez, «ez da ohiko erakusketa izango». Izaera herrikoia eta postmodernoa uztartzea lortu nahi dute; hau da, «artista herrikoiek postmodernitatea nola barneratu duten» erakustea. Erakusketaren ideia ere, Julen Gartzia beasaindar gazteak egindako proposamen batetik sortu zen. «Bera eta bere lagun batzuk artearen inguruan zer edo zer egiteko prest zeudela esan zigun, eta horretarako egokia ikusten zutela Jazpana bezalako jaialdi batek eskaintzen zizkien baliabideak eta azpiegitura aprobetxatzea». Hurrengo lana, erakusketarentzat toki egoki bat bilatzea izan zen. «Guk egin nahi genuenerako Usurbeko erakusketa aretoa motz antzean gelditzen zitzaigun. Igartza jauregia egokiagoa zela pentsatu genuen. Udaletxera jo eta baimena eman ziguten, eta orduan hasi ginen martxan. Erakusketaren edukiaren inguruan ere izan zituzten zalantza batzuk hasieran, ez baitzekiten erakusketa tematikoa egin edo artea zentzu zabalean hartu. «Azkenean erabaki genuen Rural Postmodern etiketa hori nola erabiltzen dugun, hortik abiatzea. Erdi broman sortutako kontua da eta inork ez daki [...]

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa