Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.


Gipuzkoako 56 ikastetxetako DBH3ko 3.500 ikaslek Kantaurialde naturazko filma ikusi dute eta ondoren bideo lehiaketa batean parte hartu dute, banaka, hirunaka eta gelaka. Banakako lehiaketa Urretxu-Zumarraga Ikastolako Ekain Agirrek irabazi

La Sallekoak lehenengo geratu dira Gipuzkoako ligan eta Ilintxa erregional preferente mailara itzuli da

Non sartu da udaberria? Goierri garaian udaberria Legazpiko jaien ondoren hasten dela esaten da, baina dagoeneko maiatza bukaeran gaude eta euripean jarraitzen dugu. Zelai Arizti pilotalekuko paleta txapelketaren eskutik helduko


Osagaiak Bakailao tako 1 Letxuga mota desberdinak Tomate txiki bat Pikillo piperrak Baratxuria Olioa Ozpina Gatza Prestaketa
Letxugak garbitu eta zatitu. ...

Gure Esku Dagok (GED) Donostia, Bilbo eta Gasteiz batuko ditu ekainaren 10ean giza kate erraldoi batekin: 201,9 kilometro eta 100.000 lagun. Urretxu eta Zumarragako GED taldeak Izen Emate Masibo festa

Igandean Marius. Stable&Daniel Roth bikoteak Gorka Hermosaren Anantango kanta jo zuen Berlingo filarmonikoan. Areto hau munduko garrantzitsuenetako bat da. Anantango obrak arrakasta handia izan du mundu osoko akordeoilarien artean. Youtuben




Gaur arratsaldean egin duten kontzertuan, haurrek udalekuetan ikasi duten guztia praktikan jartzeko aukera izan dute; zirkua gai hartuta antzerkia, dantza eta musika uztartu...

Pablo Lasoren, Juan Luis Fuentesen eta Xesco Esparren gidaritzapean saskibaloian, futbolen eta eskubaloian sakontzeko aukera izango dute, parte hartu nahi duten gazte...

Zaldibiako herrigunearen goialdean dagoen Txamarretxe auzoan bihar ospatuko dute bertako festa. Urtero-urtero, joan deneko bi hamarkadetan, uztaileko hirugarren asteburuan antolatu ohi dute auzotarrek egitaraua. Aurten, ikuskari eta egiteko guztiak larunbat iluntzean bildu dituzte. Bihar arratsaldeko zazpietan hasiko da festa-giroa Txamarretxen. Iztueta dantza taldeko haurrek emanaldia egingo dute aurrena. Taldea sortu zutela hamabost urte bete dira, eta auzotarrek gogoan izan dute urtemuga, egitarauan zoriondu baitute. Toka txapelketak jarraituko du, 19:30ean. Izena ordu erdi lehenagotik eman ahalko da. Ondoren, urteroko usadioan, Arretxe jatetxekoek ardoa banatuko dute, eta Larrartek sagardoa jarriko dute, han diren guztientzat. Gazte Festak batuko zaizkio Atzodanik Zaldibian ospatzen ari den beste ospakizun batek ere elikatuko du Txamarretxeko festa. Gazte Festen 15. aldia da, bihar arte. Gazteek, haien egitarauan aintzat hartu dute auzoa, eta bihar 19:00etan Txamarretxera joango dira, mozorrotuta. Jolasak egingo dituzte gero. Auzoko egitarauarekin jarraituz, 20:30ean bertsolariak ariko dira kantuan: Alaia Martin oiartzuarra eta Nerea Elustondo legazpiarra gonbidatu dituzte. Festa bukatzeko, Arretxe jatetxean afaria egingo dute auzotarrek, 21:00etan. Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek, eta bertsolariek girotuko dute gaua. Sasipilotariko finalistak Gazte Festen barruan, Zaldibiako Sasipilotari txapelketa herrikoiko finalak gaur dira, 18:00etan. Mutilen finala, buruz buru, Eneko Aristi Bixu-k eta Mikel Gantzarain Bixki-k jokatuko dute. Nesketan, binaka, Libe Sukia-Maddi [...]

Beasaingo Udaltzaingoak kanpaina berria jarriko du martxan datorren astean, ibilgailuek eta gidariek, dokumentazioa egunean eta behar den bezala daramatela ziurtatzeko. Udaltzaingoak azaldu duenez, hilaren 16tik 20ra artean egingo dute kanpaina hori, e...

Eskola garaitik dabil atletismoan Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria (Ordizia, 1989). Federatuta daramatzan hamar bat urteetan pixkanaka-pixkanaka egin du gora haren mailak, eta promesetan inguruko txapelketa gehienak irabazita, maila gorenean aritu da aurten. Venezuelan izan zen ekainean, eta Finlandian uztail hasieran, Espainiako selekzioarekin. Gipuzkoako inoizko abiadura-lasterkari onenak umiltasunez hitz egiten du, eta pistan erakusten du bere balioa. Hobetetzeko tartea baduela uste du, eta nola ez, Olinpiar Jokoetan parte hartzea gustatuko litzaioke, «oso-oso zaila» iruditzen zaion arren. Denboraldi luzea daramazu, baina txapelketek ez dute etenik. Asteburuan Euskadiko Txapelketan parte hartuko duzu Durangon. Zer gorputzaldirekin zoaz? Markaren bat ontzea da nire helburua. Entrenatzen-eta gustura ari naiz, eta Ion Etxeberria entrenatzaileak esaten dit marka on bat egiteko moduan nagoela. Ea ateratzen den, eta ea eguraldiak laguntzen duen. Larunbatean [bihar] 100 metrokoan ariko naiz, eta igandean [etzi] 200ekoan. Atletek markak aipatzen dituzue beti, baina bi probetan irabazle izateko hautagaia zara. Zergatik bereizi ohi izaten duzue hori? Azkenean markak hobetzea izaten da atleton helburua. Entrenamendu onak egiten baditugu txapelketetan markak ontzea da gure nahia, horrek esan nahi baitu bilakera ona izaten ari garela. Eta txapelketa, bada bai, behin hasita irabazi egin nahi nuke. Maitane Iruretagoiena eta bion artean egongo da, eta badakit ez dizkidala gauzak erraz jarriko. [...]