Albisteak

Lan hitzarmenen "estatalizazioa" salatzeko lanuztea deitu du LAB-ek

Euskal Esparruaren defentsa egingo du LAB sindikatuak, estatu mailako zentralizazioa salatuz. Bi orduko lanuzteak egingo dituzte gaur, eta 13 elkarretaratze deitu dituzte eskualdean

admin

«Trikitixa da bizitzan jaso dudan oparirik onena,dudarik gabe»

Ane Etxezarreta olaberritarrak (trikitia) eta Sara Iriarte billabonatarrak (panderoa) Lazkaoko II. Trikitilari Gazteen Txapelketan irabazi zuten apirilean.  Zazpi bikoteren artean onenak izan ...

Goierriko Hitza

Maratoia Aitxuri herri eskolan sartu da

Ikastetxeko ikasleek mendi lasterketan parte hartu duten korrikalari batzuren bisita jaso dute

Goierriko Hitza

Bidartek irabazi du Haurugby txapelketa

Hamasei taldek hartu zuten parte larunbatean, 14 urtez azpikoen Ordiziako errugbi jardunaldian.

Goierriko Hitza

Pirinioetara abiatuko dira gaur mendizaleak

Ordiziako Mendizaleak elkartekoak gaur arratsaldean abiatuko dira Pirinioetako Tena bailara aldera, 16:00etan. Bihar goizean, Formigal herritik Gran Facha mendira (3.005 metro) igotzeko asmoa dute, eta etzi itzuliko dira herrira.

Ordiziako Hitza

Loinatz Klasika

Igandean jokatuko dute Beasaingo 85. Loinatz Klasika. 9:30ean abiatuko dira txirrindulariak, eta eguerdiko ordubata aldera bukatzea espero da.

Goierriko Hitza

Beasain «abuztuan ere irekita» dagoela gogorarazi nahi du udalaren kanpainak

Abuztuko oporrak iritsi orduko, Beasain «nahiko hutsik» gelditu izan da orain arte. Hori ikusita, udalak Beasain abuztuan irekita ekimena jarri du martxan. Kanpaina horren bidez, beasaindarrek eta kanpotik datozenek, herrian bertan dituzten aisialdi eta turismo baliabideak ezagutzeko aukera izango dute. Gaur goizean aurkeztu zuten ekimena Antzizar kiroldegiko kanpoaldeko igerilekuan. Mari Mar Zelaia zinegotziak azaldu duenez, «Beasainek eskaintzen dituen zerbitzuei esker, bertako nahiz inguruko gero eta jende gehiago gelditu da edo etortzen da Beasainera egun pasa». Azkenaldiko joera hori sustatu nahi du kanpainak. Horretarako, udaran egiteko moduko hiru jarduera eskainiko dituzte, «prezio paregabean». Hala, Igartza multzoa, kiroldegia eta herriko jatetxeak probatzeko aukera izango da. Batetik, Igartza monumentu multzora bisita gidatuak egingo dituzte, 2 euroren truke. Bi orduko bisitak izango dira, eta eraberritu berria den errota ikusteko aukera ere izango da. Bestetik, Antzizar kiroldegiko zerbitzuak erdi prezioan erabili ahal izango dira. Zerbitzu horien artean daude kanpoko eta barruko igerilekuak, tobogana, sauna edota fitness gela. Egun bateko txartela 5 euroan salduko dute helduentzat, eta 2,50 euroan umeentzat. Azkenik, Beasainen abuztuan zabalik egongo diren hamalau jatetxeetakoren batean bazkaltzeko aukera emango dute. Plazape tabernak ere zenbait jarduera antolatuko ditu abuztuan, tartean bi kontzertu eta kaleko zinema saio bat. Kanpaina honen bidez eskaintzen dituzten promozio berezietan parte [...]

Beasaingo Hitza

Pilota txapelketako finalistak, erabakita

Emaneurre taldeak antolatutako VI. Esku pilota Txapelketa Herrikoian A eta B ligetako finalak zein bikotek jokatuko dituzte erabakita daude. Atzo iluntzean Beti-Alai pilotalekuaren kanpoko frontoi txikian jokatu ziren finalerdietako emaitzak hauek izan ziren: A ligan, Iztueta-Arruabarrena 22 / Lacalle-Cardoso 13 eta Luzu-Zelaia 22 / Otegi-Otegi 16; B ligan, Prieto-Zeberio 22 /Luza-Zubi 19 eta Barreros-Garcia 22 / Grulla-Kleto 18. Beraz, datorren asteazkenean, hilak 18, jokatuko diren bi finaletan honako bikoteak ariko dira lehian: B ligan, Prieto-Zeberio / Asier (Barrerosen ordez)-Garcia (19:00etan), eta A ligan, Luzu-Zelaia / Iztueta-Arruabarrena (20:00etan). Emaneurre taldeak pilotazale guztiak, txapelketan parte hartu duten pilotariak, haien lagunak eta herri guztiak gonbidatu nahi ditu finalera haien afaria hartuta gerturatu daitezen. Ekitaldi horretan kaleketako txapelketa ere egingo dute, eta apustuak egiteko aukera izango da. Antolatzaileek garagardoa eskainiko diete finalera inguratzen direnei. Aurtengo sari banaketan Alazne Furundarena atleta izango da.

Ordiziako Hitza

Aire libreko ikus-entzunezkoak eskainiko ditu Ikatzak uztailean zehar

Legazpiko Uztaila Kulturala ekimenaren barruan, aire libreko ikus-entzunezko emanaldiak antolatu ditu bosgarren urtez herriko Ikatza argazki elkarteak. Ikus-entzunezkoen bitartez, elkarteko kideen lana erakustea da helburua, baita, bide batez, herritarrei kalean gozatzeko ekimen bat eskaintzea ere. Ikatza sustrai sendoak dituen elkartea da Legazpin. Orain 30 bat urte sortu zen eta herri mailan makina bat ekintza antolatu ditu ordutik. Azpimarratzekoenak Legazpi Hiria argazki lehiaketa edo Artzain Eguneko argazki rallya dira, besteak beste. Herriko beste zenbait elkarterekin elkarlanean egiten duten lana ere ezin da aipatu gabe utzi. Aire libreko ikus-entzunezkoak prestatzeko proposamena udalaren eskutik iritsi zitzaion Ikatza elkarteari orain bost urte, Errikarte Agirre taldeko kideak adierazi duenez. Orain arte uztaileko ostiral guztietan eskaini dituzte emanaldiak, «lau guztira», zehaztu du. Baina aurten aurrekontuen murrizketa dela medio, «hiru saio baino ez ditugu eskainiko» gehitu du Agirrek. Hiru emanaldi, hiru gai Hiru gai ezberdinen inguruan antolatu dute emanaldi bakoitza. Lehendabizikoa pasa den ostiralean egin zuten, kultur aniztasuna gai hartuta. Oripavi elkarteak aurten lehen aldiz antolatu duen Kultur Aniztasunaren egunaren harira, hain zuzen. Gainontzeko bi emanaldiak gaur eta datorren astean eskainiko dituzte, 22:30ean hasita. Natura eta Legazpi dira aukeratu dituzten beste bi gaiak. Agirrek zehaztu duenez, gaia aukeratzen dute aurrena. «Nahiko orokorra izan dadila saiatzen gara», dio. [...]

Goierriko Hitza

Gaueko ibilaldi “magikoa” egingo dute etzi Ataunen, San Gregoriotik San Martinera

Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Jentilbaratza Kultur Elkarteak Gau ibilaldi magikoa antolatu dute, Ataunen. Etzi, larunbata, «mundu harrigarri batean murgiltzeko gaua» prestatu dute, ekimen berritzaile batekin: gauez, ilunpetan garatuko da ibilaldia, mitologiak eta sinesmen zaharren kontakizunek girotuta. Gau ibilbide magikoa —udan Gipuzkoako parke naturaletan antolatutako egitarauaren parte da—, ibilaldi antzeztua izango da. San Gregorioko Barandiaran Museotik abiatuko dira ibiltariak, 21:00etan. San Martin auzoko plazaraino joango dira. «Agauntza errekaren albotik, herribide zaharretik barrena ipuin, leienda eta kontakizunak entzuteko aukera izango da. Bidean pertsonaia mitologiko ugari agertuko dira eta gauza harrigarriak, beldurgarriak eta barregarriak gertatuko dira gauean zehar», aurreratu dute antolatzaileek. Euskaraz izango da. Hiru-bat kilometroko bidea da, eta bi ordu inguru iraungo du. Hasieran eta bukaeran jatekoak eta edatekoak banatuko dituzte. Nahi duten guztiek parte har dezakete gaueko ibilaldi gidatuan (barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net, 943 18 03 35). Irteerara edo helmugara eramateko garraio publikoa egongo da. Autoa San Martinen utziko dutenentzat 20:00etan lineako autobusa dago. 19:00etatik 20:00etara bitartean Jentilbaratza elkarteak jarritako furgoneta ibiliko da joan-etorrian, museoraino joateko zerbitzua emanez. Autoa San Gregorion utziko dutenentzat, berriz, behin ibilaldia bukatutakoan abiapuntura itzultzeko garraioa ere egongo da. Barandiaran Museoa 18:00etatik aurrera zabalik egongo da, baita antigoaleko errota eta zerrategia ere. Labea piztuko dute ogiaren prozesu osoa egiteko, [...]

Aimar Maiz

Gaintzako eta Zaldibiako udalek mailegu bana eskatu dute UFFFrako

Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko udalak diruz laguntzeko duen UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren iazko deskalabrua konpontzeko neurri desberdinak hartzen ari dira Goierriko udalak. Batzuek, altxortegia hustu dute, edo inbertsioei zegozkien d...

Aimar Maiz

Drindots taldearekin erromeria gaur Lazkaon

Maizpide euskaltegiaren Udako 38. Ikastaroetako kultura-egitarauko laugarren ekitaldia gaur da. Drindots musika talde goierritarrak joko du, 22:00etan plazan. Erromeria giroa pintxo-poteak ekimenari batuko zaio, horrela.

Aimar Maiz

Sua filmaren emanaldia eta Erdi Aroko festa asteburuan Seguran

Asteburu honetan ospatuko da Seguran Erdi Aroko Festa. Bi egunetan zehar kaleak Erdi Arora itzuliko dira, jantzi, lanbide, jaki, usain, doinu… Festaren lehen printzak ordea ostiralean hasiko dira, Sua filmaren emanaldiarekin. 700 lagun baina gehiago aritu ziren Euskal Herriko zazpi probintzietan film hau grabatzen. Horien artean, Segurako San Andres ermitan grabatu ziren eszenetan segurar ugari agertzen dira estra lanak egiten. Pierre de Lancre buru zela, Lapurdin XVII. mendean izandako inkisizioko sarraskia du oinarri istorioak. Lancre inkisidoreak 600 pertsonatik gora torturatu, erre eta hil zituen. Gogorra da istoria, eta baita filmeko zenbait irudi ere. Seguran Erdi Aroko Festa zegoela eta dekoratua aprobetxau nahian etorri ziren Eneko Aritzaren Lagunak elkartekoak lehen aldiz orain dela sei urte inguru. Jaia film emanaldi horrekin hasiko badute ere, egun nagusiak larunbata eta igandea izango dira. 35 lanbide baino gehiago ikusteko aukera izango da herriko atari eta kaleetan, musika, sorgin, jolas eta gainerako ekintzez gain. Hemen egitaraua:   Ostirala -22:30. Eneko Aritzaren Lagunak elkartekoek egin duten Sua filmaren emanaldia plazan. Filmean Segurako eta segurarren irudiak agertzen dira. Larunbata -16:00. Atarien irekiera noble eta txistulariekin. -21:00. Erdi Aroko afaria eta Alurr Dantza Taldearen Izanak Dirau-1512 emanaldia. Igandea -10:00.Atarien irekiera noble eta txistulariekin. -12:00.Erromesei ongi etorria Germanenen. -19:00.Atarien itxiera.

Goierri Mendebaldeko Hitza

Mikel Otegi epaitzen ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean, 1995ean bi ertzain hiltzea leporatuta

Mikel Otegi itsasondoarraren aurka epaiketa ari dira egiten egunotan Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. 1995eko abenduaren 10ean bi ertzain hiltzea leporatuta, kasuagatik egiten zaion bigarren epaiketa da. 1997an errugabe jo zuen Gipuzkoako Auz...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa